Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer da Nizako sailkapena edo produktuen eta zerbitzuen nazioarteko sailkapena? Zer da sailkapen "Bateratua" delakoa?

Nizako sailkapena produktuak eta zerbitzuak 45 mota desberdinetan biltzen dituen sailkapena da: 34 produktu-mota eta 11 zerbitzu-mota.

Sailkapen horretatik abiatuta, Europar Batasuneko bulegoek sailkapen "bateratua" sortu dute. Sailkapen horrek produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko hitzen gordailu bat biltzen du, Europar Batasuneko bulego guztiek onartzen dituztenak.

Mota bakoitzaren barruan elkarren artean lotura duten produktu- edo zerbitzu-multzoa sartzen da. Adibidez, 32. mota ondokoari dagokio:

32 MOTA

garagardoak; edari alkoholdunak; mineral ur; frutak eta edariak; xarabeak eta alkoholik gabeko prestakinak edariak egiteko.

Gainera, motari dagokion esakune edo izenburu orokorrarekin batera, badira produktu edo zerbitzu zehatz batzuk deskribatzeko hitzen adibideak, Nizako sailkapenean edo "Bateratua" deritzon sailkapen europarrean jatorria duten moten babesaren esparruan sartzen direnak. Babestu nahi den produktu edo zerbitzua modu argi eta zehatzagoan kokatzeko erabil daitezke, esate baterako, 32. motan "garagardo aromatizatuak" edo "garagardoetarako lupuluaren aterakina".

< Itzuli emaitzen zerrendara