Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zenbat denborarako ematen da marka edo merkataritzako izena?

Eskatzen denetik 10 urte. Hamar urtera, marka eta/edo merkataritza izena berritu behar dira. Marka eta/edo merkataritza izena epe gabe berritu daitezke.

OEPM Bulegoak epea amaitu baino lehenago abisatuko dizu. OEPM Bulegoari edozein helbide aldaketaren berri ematea garrantzitsua da. Gomendagarria da jakinarazteko helbide gisa posta elektronikoko helbidea jartzea, askoz azkarrago jasoko baitituzu oharrak.

Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da indarrean jarraitzen dutela marka legedi zaharrak emandako erregistro nazional batzuk. Hortaz, zure eskaera-data 1989ko maiatzaren 12a baino lehenagokoa bada, Bulegoko informazio-zerbitzuekin kontsultatzea gomendatzen dizugu, marka edo merkataritza izena berritzeko eta ordaintzeko hurrengo data zein den jakiteko.
 

< Itzuli emaitzen zerrendara