Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Zer izan daiteke marka bat?

Marka izan daitezke ondoko zeinu edo bitartekoak:

  • a) Hitzak edo hitz-konbinaketak, pertsonak identifikatzeko balio dutenak barne. Adibidez: “DULCILIA” produktuak edo zerbitzuak bereizteko, edo “El Juli” izen artistiko gisa.
  • b) Irudiak, figurak, sinboloak eta grafikoak; adibidez: Ferrari autoen bereizgarria den zaldi baten irudia aurreko hankak goian dituela, edo Lacoste jantzien krokodiloa.
  • c) Hizkiak, zifrak eta konbinaketak; adibidez: BBVA, Licor 43 edo S-3.
  • d) Hiru dimentsioko formak: bilgarriak, ontziak, produktuaren forma edo bere itxura.
  • e) Soinuak.
  • f) Aurreko ataletan aipatutako zeinu edo bitartekoak adierazteko edozein konbinaketa.

< Itzuli emaitzen zerrendara