Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Espainiako Patente eta Marka Bulegoak adieraz al dezake marka edo izen komertzial jakin bat erregistratuta dagoen?

Bai. Espainiako Patente eta Marka Bulegoak ordain bidezko zerbitzua eskaintzen du, eta bilaketak egiten ditu zeinu baten erregistragarritasunari buruzko informazioa eskuratzeko. Hala ere, txosten horrek ez ditu aurretik juzgatzen Espainiako Patente eta Marka Bulegoak eman ditzakeen ebazpenak kasuan kasuko zeinua babesteko marka-eskaera aurkezten bada edo horren inguruko erabakia epaitegiak hartu behar badu.

Zeinu bereizgarri horien aurrekariak bilatzeko, kontsulta eragin duen produktu edo zerbitzuaren araberako tasa aldakorra ordaindu beharko da. Jar zaitez harremanetan informazio zerbitzuarekin ordain bidezko bilaketa horien eskaera nola egin behar den argibideak lortzeko.

Gainera, Espainiako Patente eta Marka Bulegoaren web orrian (www.oepm.es) doan kontsulta daitekeen marka-bilatzailea dago. Kontsultak egin eta interpretatzeko, komeni da aipaturiko orrian datozen jarraibideak eta informazioa irakurtzea.

< Itzuli emaitzen zerrendara