Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Marka erregistratuaren sinboloa

Espainian, markaren gaineko eskubidea erregistro bidez lortzen da. R (erregistratua), MR (marka erregistratua) o TM sinboloak erabiltzea ez da nahitaezkoa eta ez da lege-babes handiagoaren bermea. Hala ere, zeinu jakin bat marka bat dela ohartarazteko baliagarria gerta liteke, batez ere, arau-hausle eta faltsutzaileen aurrean.

R eta MR sinboloak marka jada erregistratu denean erabiltzen dira. TM zeinuak, aldiz, zeinu jakin bat marka bat dela adierazten du.

Espainian, zeinu jakin bat marka bat dela adierazi nahi bada, zuzenagoa da erregistratuaren zeinua (R) edo marka erregistratuarena (MR) erabiltzea.

Copyright sinoboloak, bestalde, ez du zerikusirk erregistratuaren R-arekin. Jabetza intelektualagatiko eskubideak eta ondoriozko egile-eskubideak ez dira erregistratzearekin lortzen, baizik eta sortu eta zabaltzeagatik. Jabetza Intelektualaren Erregistroa da erakunde eskumenduna eta sinboloak, hain zuzen, horretaz ohartarazten du, sorlan intelektual jakin horrek duen babesaz, alegia.

< Itzuli emaitzen zerrendara