Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónMarka baten erregistroa berritzeko, gure web-orrian horretarako prestatutako formularioen bidez egin behar da eskaera, eta berritzeko tasa ordaindu behar da. Tasa horren zenbatekoa TASAK atalean aurki daiteke.Hori guztia erregistroa onartu zenean eman zen epealdia amaitu baino 6 hilabete lehenago egin behar da, edota data hori igaro eta hurrengo sei hilabeteen barnean. Azken kasu horretan, tasaren zenbatekoaren gaineko errekargua ordaindu beharko da, %25ekoa edo % 50ekoa.
Izapidea telematikoki ere egin daiteke. Kasu horretan, tasaren zenbatekoa %15 merkeagoa da. Prozedura eta betekizun teknikoei buruzko informazio guztia gure web-orrian eskura daiteke, markak eta merkataritza izenak erlaitzean.