Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónSozietateen gaineko Zergaren Legearen 23. artikuluak zenbait aktibo ukiezin lagatzeagatiko diru-sarreren zerga-oinarriaren % 50eko murrizketa aurreikusten du, berrikuntza sustatzeko helburuarekin.
Era horretako zerga-neurriei “Patent Box” deritze normalean, eta Europako 2003/49/EC zuzentarauan jasotzen dira. Dagoeneko gure inguruko zenbait herrialdetan aplikatzen da (Belgika, Luxenburgo, Holanda eta abar).
Legearen 23. artikuluan aipatzen diren aktibo ukiezinak hauek dira: patenteak; industria-diseinuak; planoak; ezkutuko formulak edo prozedurak; industria-, merkataritza- edo zientzia-esperientziei buruzko informazioen gaineko eskubideak. Ez dira berariaz barne hartzen aplikazio-esparruan literatura-, arte- edo zientzia-markak eta lanak.
Zerga-neurri hori edozein motatako enpresa eta sektoretan egindako ukiezinen lagapenean aplikatzen da, eta diru-laguntzekin, hobariekin, maileguekin eta bestelako zerga-kenkariekin bateragarria da. Sozietateen gaineko Legearen 23. artikuluan aurreikusitako muga hauxe da: lortutako diru-sarrerak ukiezinaren kostua halako sei baino handiagoak ez izatea.
Onura fiskal horren beste abantailetako bat da talde bereko enpresen artean laga daitekeela.