I. Liburukia Markak eta beste zeinu bereizgarri batzuk


Deskribapena

Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofiziala (egunero argitaratzen dena): I. liburukia.

Eduki hau biltzen du:

  • Marken eskabideak.
  • Markak etetea, arrazoia adierazita.
  • Markei eragiten dieten ebazpen guztiak: emakidak, ukapenak, eskabide-ezeztatzeak, iraungitzeak eta berritzeak.
  • Emandako eta ukatutako handikuntzak.
  • Nazioarteko markei buruzko ebazpenak.
  • Transferentziak/Lagapenak.
  • Berraztertzeko administrazio-errekurtsoak.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, auzitegien epaiak eta epai betearazpenak.
  • Nazioarteko Hitzarmenak eta Itunak.
  • Marken eskabideen eta emakiden aurkibideak, alfabetikoki eta Marken Nazioarteko Sailkapenaren arabera ordenatuta.

Argitalpen honetan markentzako informazio berberak agertzen dira dagokion epean zehar eskatutako edo emandako Izen Komertzialen edo Establezimendu Errotuluen kasurako.

Aurreko kasu guztietan datak, arrazoiak, izenak, espediente-zenbakiak, etab. bezalako datuak agertzen dira; horiei esker, erraz aurki daiteke kasu bakoitzean nahi den dokumentua.

Erabilgarritasuna

Marken, Izen Komertzialen eta Establezimendu Errotuluen prozedura juridiko-administratiboaren jarraipen osoa egiteko aukera ematen du, eta, hartara, erabiltzaileak:

  • Babestutako marken eta beste zeinu bereizgarri batzuen berri izan dezake.
  • Eskatzaileei markak eta beste zeinu bereizgarri batzuk babesteko planteatutako arazoak azter ditzake.
  • Marken eta beste zeinu bereizgarrien eskatzaileen egoeraren berri izan dezake marketinaren eta publizitatearen joerak ezagutzeko, edo bere zeinu bereizgarrien babesaren segurtasuna kontrolatzeko.

Dónde solicitarlo

Web orri honetan.