III. Liburukia Industria Diseinuak


Deskribapena

Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofiziala (egunero argitaratzen dena): III. liburukia.

Eduki hau biltzen du:

  • Etenda dauden eskabideak.
  • Modalitate honi eragiten dioten administrazio-ebazpen guztiak: emakidak, ukapenak, atzera egiteak, etab.
  • Aldatutako diseinuak.
  • Argitalpen atzeratzeak.
  • Bizitza legala iraungitzearen ondoriozko ezeztapenak.
  • Emandako, ukatutako eta iraungitako berritzeak.
  • Aintzat hartutako, aintzat hartu gabeko eta onartu gabeko administrazio-errekurtsoak.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, auzitegien epaiak eta epai betearazpenak.
  • Aurkibidea, eskatzailearen izenaren arabera alfabetikoki eta Diseinu Industrialen emakiden Nazioarteko Sailkapenaren arabera ordenatuta.
  • Marrazki eta Eredu Industrialen Nazioarteko Erregistroak.
  • Titularraren izen-aldaketak eta eskualdatzeak. Eskubideak berrezartzea.

Jarduketa bakoitzetik dokumentua lokalizatzeko eta, oro har, zertan datzan ikusteko beharrezkoak diren datuak agertzen dira; kasu batzuetan; deskribapen labur bat barne dela.

Erabilgarritasuna

Objektuen kanpoko forma, aurkezpena edo kanpoko itxura aldatzea interesatzen zaion pertsona edo erakunde orori aukera hauek ematen dizkio:

  • Espainian babestuta dauden Diseinu Industrialak ezagutzea.
  • Eskatzaileei aurkezten zaien problematika aztertzea.
  • Lizentziak lortzeko aukeraren berri izatea.
  • Sektore jakin baten edo eskatzaile jakin baten jardueraren eguneroko jarraipena egitea Espainiako Diseinu Industrialei dagokienez.

Dónde solicitarlo

Web orri honetan.