Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónIndustria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko eta, hortaz, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko datuen babeserako ordezkaria Francisco Jose Nozal Millán da, zeina Saileko Idazkariordetzara atxikita baitago.
Datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa dagozkion eskumenez baliatuta, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) datu pertsonalak babesteko araudira egokitzen du bere jarduera. Datuak babesteko gure politikari buruzko galdera edo zalantzarik baldin baduzu, jarri harremanetan OEPMrekin, helbide hauetako batera idatzita: Paseo de la Castellana 75 (Madrid) edo protecciondedatos@oepm.es
Jabetza industrialaren erregistro gisa (zeinu bereizgarriak, asmakizunak eta diseinuak), OEPMk datuak biltzen ditu erregistro-eskaerak tramitatzen dituenean; pertsona fisikoen kasuan, baliteke datu horiek datu pertsonalak izatea. Hona hemen jakitera eman behar diren erregistroko datuak: eskatzailearen izena eta posta-helbidea, titularra edo ordezkaria, eta eskaerak tramitatzeko erabiliko diren harremanetarako eta jakinarazpenetarako datuak.
Dirulaguntzak tramitatzeko behar badira ere bil ditzake datu pertsonalak, baita informazio teknologikoa zabaldu eta jabetza industrialaren ezagutza hedatze aldera antolatzen diren ekimenak kudeatzeko ere.
Behar-beharrezkoak dira hautaketa-prozeduretan, bai funtzionarioak aukeratzekoetan, bai jabetza industrialaren agente izateko egiten direnetan ere. Giza baliabideak kudeatzeko, OEPMk langileen datuak tratatu behar ditu, betiere datuak babesteko araudiaren printzipioak errespetatuz.
Hona hemen OEPMk bere eginkizunetan datuak tramitatzeko aplikatzen dituen lege-oinarri nagusiak:
17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa; 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa; 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa.
38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.
19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
Funtzio Publikoaren Estatutua (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena)
Zerbitzuak hobetzeko asmoz, OEPMk gogobetetasun-inkestak prestatuko ditu, 951/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera (951/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorrari buruzkoa).
Aurrekontuen eta kontratazioaren arloan, OEPMk tratatuko ditu datu pertsonalak, eta tratamendua egiteko behar diren sistemetan sartuko. Sistema horiek aurrekontua gauzatzearen eta kontratuak formalizatu, garatu eta gauzatzearen ondoriozko diru-sarreren eta gastuen espedienteak tramitatzea dute helburu. Bulegoaren legezko betebeharretako bat da helburu hori. Datu pertsonalak finantza-erakundeei, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiari eta Kontuen Auzitegiari jakinaraziko zaizkie. OEPMrekin lizitazio edo kontraturen bat dutenak Estatuko Kontratazio Plataforman eta Kontratuen Erregistro Publikoan sartuko dira.
Lege-oinarririk ez duten prozeduretan, OEPMk interesdunaren baimena beharko du haren datu pertsonalak tratatzeko. Edonoiz ken daiteke baimena; hala ere, datu horiek beharrezkoak badira zerbitzu bat eskaintzen jarraitzeko, OEPMk ezin izango du jarraitu zerbitzua ematen.
Baimena behar denean hura kentzeko eskubidea izateaz gain, datuak babesteko araudian ezarritako gainerako eskubideak ere erabili ahal izango dituzu, OEPMrekin harremanetan jarrita (protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikoaren bidez edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako baliabideetakoren baten bidez) edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jakinarazpen bat bidalita (www.aepd.es), batez ere iruditzen bazaizu zure eskubideei ez zaiela erantzun ezarritako epeen barruan.
Erreklamazioak behar bezala kudeatzeko, haiek ez dira sartu behar bulegoaren administrazio-tramiteetan, agian ezin izango zaielako segimendu egokia egin, erreklamazio horien prozedurek egutegi propioak baitituzte. Bulegoak Datuen Babesari buruzko Sailean jasotzen direnean bertan hartuko ditu kontuan halako erreklamazioak. Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, haiek tratatzearen aurka egiteko edo haien tratamendua mugatzeko, eta datuak beste norabait eramateko eskubideak erabili ahal izango dituzu.
Erregistro gisa, OEPMk Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean (BOPI) argitaratzen ditu ebazpenak. Aldizkarian argitaratzen dira eskubideen titularraren izena eta helbidea. Helbidea argitaratzerik nahi ez baduzu, enpresa-helbide bat erabiltzea gomendatzen dizugu. Asmakizunei dagokienez, liburuxka-formatuan argitaratzen dira, eta liburuxka horretan titularraren izena eta helbidea agertzen dira.
Bere zereginen esparruan, OEPMk jabetza industrialeko Estatuko eta nazioarteko beste bulego batzuekin partekatzen ditu erregistroko datuak (OMPI, EUIPO, OEP).
Dirulaguntzen Lege Orokorrak ezartzen du dirulaguntzen publizitatea.
Hirugarrenek atzi ditzakete titulu publikoen espedienteak. OEPMk erabakitzen du zer dokumentu ez diren publikoak. Aurkeztutako dokumenturen bat hirugarrenek ez ikustea nahi baduzu, modu arrazoituan eska diezaiokezu OEPMri. OEPMk aztertu egin beharko du noiz diren bateragarriak datuen titularrak eskatutako isilpekotasuna eta jabetza industrialaren sistemak eskatzen duen erregistro-publizitatea.
OEPMren jardueraren harira sortzen den informazioa estatistikoki tratatzen da. Geroko tratamendu hori oso erabilgarria da berrikuntza-komunitatearentzat; hori dela eta, hainbat eratako zerbitzu estatistikoak eskaintzen dira. Zerbitzu horien artean, eskatzaile aktiboenen zerrendak eta hautatutako eskatzaileei emandako tituluak eskaintzen dira.
OEPMk neurri teknikoak aplikatzen ditu erregistro-publizitatearen eragina mugatzeko publizitatearen xedeek horretarako aukera ematen dutenean. Hain zuzen ere, OEPMk sarbidea mugatzen die Internet jabetza industrialaren aldizkarietara eta hautapen-prozedurei buruzko informaziora indexatzen duten robotei.
Datu pertsonalak (adibidez, izena eta helbidea) dituen informazio berrerabilgarria kontsultatzeko, aurretik erregistratu egin behar da. Datu horiek indarreko araudiaren arabera tratatuko dira, eta haiek publikoak izateak ez ditu mugatzen titularraren eskubideak. Hortaz, datuak tratatu ahal izateko, haien titularrak horretarako baimena eman beharko du, edo tratamenduaren arduradunak interes legitimo bat izan.
Zeinu bereizgarriekin erlazionatutako datuen babesa
Asmakizunekin erlazionatutako datuen babesa
Diseinuekin erlazionatutako datuen babesa
Errekurtsoekin erlazionatutako datuen babesa
Idazkaritza Nagusiko prozedurekin erlazionatutako datuen babesa (laguntzen eskaera, bidegabeko diru-sarrerak itzultzea, helburu orokorreko eskaera, ahalorde orokorrak aurkeztea, jabetza industrialaren agenteen erregistro berezian jasotzeko eta jabetza industrialaren agente gisa lanean hasteko erantzukizunpeko adierazpena (pertsona fisikoa), agente eta agintarien datuak aldatzeko eskaera)