Datu pertsonalen babesa (asmakizunak)


Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana, 75 - 28071 Madrid). Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu 902 157 530 zenbakira edo idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Nor da datuen babeserako ordezkaria?

Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak helburu hauetarako tratatzen ditugu zure datuak:

  • Espedientea tramitatzea: Zure izen-abizenak, nazionalitatea, posta-helbidea, IFZ, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektronikoa, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, zu nor zaren egiaztatzeko eta dagokion administrazio-espedientea tramitatzeko tratatuko dira, baita zuri jakinarazpenak bidaltzeko eta zurekin harremanetan jartzeko ere.
  • Erregistro-publizitatea: Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, administrazio-espedientearen erregistroko egoera ezagutarazteko eta haren berri emateko tratatuko dira. Hori dela eta, datu horiek Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean (aurrerantzean, BOPI) eta Patenteen Erregistroan argitaratuko dira.

Asmatzaileen izena BOPIn eta Patenteen Erregistroan ere argitaratuko da, salbu eta han agertzeari uko egiteko eskubidea erabiltzen badute.

  • Kontsulta publikoa: Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, OEPMren liburuxka, dokumentu-funts eta datu-baseetan argitaratuko dira, zeinak aurrez aurre edo bitarteko telematikoen bidez kontsultatu ahal izango baitira. OEPMrekin egindako prozeduretan eskatzen diren gainerako datu pertsonalak (IFZ, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektronikoa) interes legitimoa dutela egiaztatzen duten eta dagokion espediente osoa ikustea eskatzen dutenek soilik kontsultatu ahal izango dituzte.
  • Helburu estatistikoak.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, denbora-mugarik gabe gordeko dira Patenteen Erregistroan, erregistro-publizitatearen xedeetarako.

OEPMrekin egindako prozeduretan eskatzen diren gainerako datu pertsonalak (IFZ, telefono-zenbakia, fax-zenbakia eta helbide elektronikoa) kasuan kasuko jabetza industrialeko eskubidearen lege-bizitza osoan zehar gordeko dira gutxienez.

Gutxienez epe hauetan gordeko dira datuak:

 

Modalitatea

Datuak gordetzeko gutxieneko epea

Patenteak

20 urte, erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik.

Baliagarritasun-modeloak

10 urte, erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik.

Babes-ziurtagiri osagarriak

5 urte, oinarri-patentea iraungi ondoren.

Produktu erdieroaleen topografiak

10 urte, lehenengo aldiz ustiatzen denetik edo erregistratzeko eskaera aurkezten den egunetik.

Zerk legitimatzen gaitu zure datu pertsonalak tratatzeko?

OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, araudi honi jarraikiz:

  • 17/1975 Legea, maiatzaren 2koa, «Jabetza Industrialaren Erregistroa» izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzkoa: 2. artikulua.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: 9. eta 66. artikuluak.
  • 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: 2., 37., 41., 42., 43., 46., 79., 143. eta 145. artikuluak eta bosgarren xedapen gehigarria.
  • 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, produktu erdieroaleen topografien babes juridikoari buruzkoa: 4. eta 11. artikuluak.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure arduradunarenak, nazioarteko hainbat erakunderi jakinaraziko zaizkie, jabetza industrialeko datu-base dibulgatzaileetan sar daitezen. Hain zuzen ere, datu pertsonal horiek Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeari (OMPI) eta Patenteen Europako Bulegoari (OEP) jakinaraziko zaizkie.

Nola lortu ditugu zure datuak?

OEPMk tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak berak emanak dira.

Espainia izendatu duten Europako patenteei eta PCT patenteen nazioarteko eskaerei dagokienez, Patenteen Europako Bulegoak (OEP) edo Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundeak (OMPI) ematen dizkigute erregistroko zure datu pertsonalak (zure izen-abizenak, nazionalitatea eta posta-helbidea, baita zure ordezkariarenak ere).

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Eskubide hauek dituzu Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren arabera (aurrerantzean, DBEO):

  • OEPM dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko eskubidea, baita datu pertsonal horiek kontsultatzekoa ere.
  • Zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko eskubidea; zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzendu behar den adierazi behar duzu. Behar denean, tratatu behar diren datuak zehatzak ez direla edo osatu gabe daudela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
  • OEPMri eman zaizkion baina Patenteen Erregistroan jaso ez diren datu pertsonalak ezaba daitezen eskatzeko eskubidea, baldin eta DBEOren 17. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat badago. Datuak ezabatzeko eskatzen ez bada, OEPMk gorde egingo ditu datuak. 
  • Inguruabar jakinetan datu pertsonalen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko baino ez dira gordeko datuak.
  • Inguruabar jakinetan eta norberaren egoerarekin erlazionatutako arrazoiengatik OEPMk datu pertsonalak tratatzeari uko egiteko eskubidea, salbu eta interes legitimo ziurtatua nagusitzen bada.

Nori aurkez diezaiokezu erreklamazioa zure datu pertsonalak tratatzeagatik?

Zuzenean erabil ditzakezu zure eskubideak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar diozu OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es.

Pentsatuz gero datu pertsonalak babesteko duzun eskubidea urratzen ari dela edo zure datu pertsonalak tratatzeko moduarekin ados ez bazaude, erreklamazio bat egin diezaiokezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.agpd.es).