Arduraduna: Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa da (Oficina Española de Patentes y Marcas, O.A.; aurrerantzean, OEPM. Helbidea: Paseo de la Castellana 75, 28046 Madrid). Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu 902 157 530 / 910 780 780 zenbakira edo idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.
Datuen babeserako ordezkaria: Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi protecciondedatos@oepm.es helbide elektronikora.
Xedea: Honela tratatuko dira dagokion inprimakian adierazi dituzun datu pertsonalak, emandako datu pertsonalaren arabera:
- Zure izen-abizenak, IFZ, telefono-zenbakia, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, zu nor zaren identifikatzeko eta dagokion administrazio-espedientea tramitatzeko tratatuko dira, baita zuri jakinarazpenak bidaltzeko eta zurekin harremanetan jartzeko ere.
- Zure izen-abizenak, posta helbidea eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, Marken Erregistroan jasoko dira, eta ezin izango dira ezabatu, interes publikokoak baitira. Datu horiek administrazio-espedientearen erregistroko egoera ezagutarazteko eta haren berri emateko tratatuko dira; horretarako, OEPMren C.E.O. datu-basean argitaratuko dira, eta zuzenean edo bitarteko telematikoen bidez kontsultatu ahal izango dira, 17/2001 Legeak, abenduaren 7koak, Markei buruzkoak, 30. artikuluan dioenaren arabera eta 24/2015 Legeak, uztailaren 24koak, Patenteei buruzkoak, bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen duenari jarraikiz.
- Zure izen-abizenak eta posta-helbidea, eta, hala badagokio, zure ordezkariarenak, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean (BOPI) argitaratuko dira, haren bertsio elektronikoan, zeina doan atzitu eta kontsulta baitaiteke.
- OEPMri ematen zaizkion eta Marken Erregistroan jasota geratzen ez diren gainerako datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak haiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean.
Legitimazioa: OEPM datu pertsonal horiek tratatzeko legitimatuta dago, araudi honi jarraikiz:
- 17/1975 Legea, maiatzaren 2koa, «Jabetza Industrialaren Erregistroa» izeneko organismo autonomoa sortzeari buruzkoa: 2. artikulua.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: 9. eta 66.1 artikuluak.
- 17/2011 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa: 1., 18., 20., 22., 29., 32. eta 50. artikuluak.
- 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: bosgarren xedapen gehigarria.
Hartzaileak: Jabetza industrialeko datu-base dibulgatzaileetan sar daitezen, izen-abizenak eta posta-helbidea jabetza industrialaren arloan diharduten nazioarteko erakunde hauei laga ahal izango zaizkie: Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea (OMPI) eta Europar Batasunaren Jabetza Intelektualeko Bulegoa (EUIPO). Hortaz, OEPMk nazioarteko erakunde horiei jakinaraziko dizkie era horretako datuak.
Halaber, Xedea epigrafean adierazi den bezala, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira datuak, haren bertsio elektronikoan, zeina doan atzitu eta kontsulta baitaiteke.
Eskubideak: Eskubide hauek dituzu Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren arabera (aurrerantzean, DBEO):
- OEPM dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko eskubidea, baita datu pertsonal horiek kontsultatzekoa ere.
- Zehatzak ez diren datuak zuzen daitezen eskatzeko eskubidea; zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzendu behar den adierazi behar duzu. Behar denean, tratatu behar diren datuak zehatzak ez direla edo osatu gabe daudela justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Administrazio-espedientea tramitatu bitartean OEPMri eman zaizkion baina Marken Erregistroan jaso ez diren datu pertsonalak ezaba daitezen eskatzeko eskubidea, baldin eta DBEOren 17. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat badago. Datuak ezabatzeko eskatzen ez bada, OEPMk gorde egingo ditu datuak.
- Inguruabar jakinetan datu pertsonalen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko baino ez dira gordeko datuak.
- Inguruabar jakinetan eta norberaren egoerarekin erlazionatutako arrazoiengatik OEPMk datu pertsonalak tratatzeari uko egiteko eskubidea, salbu eta interes legitimo ziurtatua nagusitzen bada.
- Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) erreklamazioa egiteko eskubidea, bereziki zure eskubideei erantzun ez zaiela edo epeen barruan erantzun ez zaiela uste baduzu.
Interesdunak zuzenean erabili ahal izango ditu eskubide horiek guztiak, edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez; eskubideak erabiltzeko, eskaera bat bidali behar zaio OEPMri, ahal dela posta elektronikoz, helbide honetara: protecciondedatos@oepm.es.