Erregistro-aurrekarien bilaketa


Marka aukeratutakoan, komeni da Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan bilaketa-txostena eskatzea, zeinua libre dagoela ziurtatzearren. Bilaketa-txosten horren prezioa identitate-kontsultaren arabera aldatzen da, eta antzekoa da mota guztietan; Informazio Zerbitzuan kontsultatu behar da datu hori. OEPMn erregistratuta dauden markak eta merkataritza izenak baino ez ditu jorratuko txosten honek. Txostena eskatzen ez bada, Marken Lokalizatzailean nahiz Erregistratutako edo Eskatutako Zeinu Bereizgarrien Kontsultan bilatu beharko da gutxienez.