Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónMarka enpresa baten produktu edo zerbitzuak merkatuan bereizten dituen zeinua da, eta marka indibiduala edo soziala izan daiteke.
Marka zeinu bereizgarri bat da. Bere funtzioa merkatuan antzekoak edo berdinak diren produktu edo zerbitzuak elkarren artean desberdintzea eta banan-banan bereiztea da, baita enpresaren jatorria identifikatzea eta neurri batean kalitatearen adierazle eta salmenta sustatzeko bitarteko izatea ere.
Marka, beraz, enpresariak erabiltzen duen zeinu bereizgarria da, merkaturatu dituen produktu edo zerbitzuak lehiakideenak direnetatik bereizteko.
Markarekin edo marka indibidualarekin batera Legeak marka kolektiboa eta bermea duen marka arautzen ditu. Marka kolektiboak merkatuak fabrikatzaile, merkatari edo zerbitzu-emaile elkarteen kide direnen produktu edo zerbitzuak bereizteko balio du. Markaren jabea elkartea bera da.
Bermea duen markak honen barruan dauden produktu edo zerbitzuek baldintza komunak betetzen dituztela bermatzen eta ziurtatzen du, bereziki kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, baldintza teknikoei, produktua egiteko moduari eta halakoei dagokienez. Marka hau ezin du jabeak erabili, jabeak berak baimendutako hirugarrenek baino ez baizik, hirugarren honen produktuak edo zerbitzuak marka horrek bermatzen eta ziurtatzen dituen baldintzak betetzen dituela kontrolatu eta ebaluatu ondoren.
Marka kolektiboa eta bermea duen marka erregistratzeko beharrezkoa da dagokion erabilera-araudiaren erregistro-eskaerarekin batera aurkeztea.