Non erregistratzen dira .es domeinuen izenak

Red.es Enpresa Erakunde Publikoa, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikita dago Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzaren bitartez. Legez funtzio batzuk ditu gure herrialdean telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen garapenaren alde egiteko.

Besteak beste, Red.es enpresa domeinuaren izenen erregistroa kudeatzeaz arduratzen da Espainiari dagokion ".es" kodea erabiliz, eta kudeaketa horren barruan sartzen dira eskaerak izapidetzearekin eta domeinuen esleipenarekin (legedian ezarritakoaren arabera) lotutako funtzio guztiak. Halaber, beharrezkoak diren funtzio teknikoak burutzen ditu, Espainian eta Interneten sare globalean domeinuen sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, eta domeinuaren izenen sistemaren kudeaketa koordinatzen duten nazioarteko erakundeetan parte hartzen du.

Zer da ESNIC?

ESNIC (Network Information Center) Red.es enpresa-erakunde publikoaren sail bat da, ".es" herrialde kodearekin Interneten domeinuen izenen erregistroak kudeatzeko eskumena duen agintaritzarena, alegia.

Erregistroaren kudeaketarekin lotutako funtzioen artean dago domeinu berrien eskaerak izapidetzea eta esleitzea.

Non erregistratzen dira .es domeinuen izenak?