Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónAsunciónen (Paraguai) 2011n egindako Iberoamerikako XXI. goi-bilera amaitzeko, ekintza-programa bat idatzi zen; zenbait erabaki jaso ziren bertan. Hain zuzen ere, jabetza industrialari dagokionez, A.4 erabakiak Jabetza Industrialaren eta Garapena Sustatzeko Iberoamerikako Programa (IBEPI) abian jartzea onesten du; Ezagutzaren Iberoamerikako Gunearen esparruan kokatzen da aipatu programa, jabetza industrialaren alorreko atalean, alegia.
Erabaki horren ondorioz, bukatutzat eman zen Lisboan 2009an egindako Iberoamerikako goi-bileran hasi eta 2010ean Mar del Platakoan jarraitu zen prozesu irekia; goi-bilera horietan, izan ere, aipatu programa egitea agindu zitzaion Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiari (SEGIB),http://segib.org/.
Programa horren bitartez, jabetza industrialaren erabilera estrategikoa sustatzen da, Iberoamerikako Estatuak garatzeko eta bat egiteko tresna baita; horri esker, gainera, jabetza industrialaren sistemak behar bezala erabiltzeko jardunbideak trukatzen dira.
Cádizen (Espainia) 2012an egindako Iberoamerikako XXII. goi-bileran Urteko Plan Operatiboa eta Iberoamerikako Programaren Araudia onetsi ziren.
2012ko urriaren 2an, akordio bat sinatu zuten INPI Argentinak, IBEPI Programaren Idazkaritza Teknikoak eta OMPIk, azken horretan Iberoamerikako Programaren Funts Fiduziarioa sortzeko (FIT/IB). Funts horren xedea da programaren jarduerak eta proiektuak finantzatzea.
2016an 3 urterako berritu zen Jabetza Industrialaren Iberoamerikako Programa (IBEPI). Honako hauek dira IBEPIren helburuak:
1. Jabetza industrialaren aktiboak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna indartzea ikerketa- eta enpresa-sektoreetan, ETEetan arreta berezia jarrita.
2. Jardunbide egokiak trukatzea.
3. Eskualdeko herrialdeen artean desorekak murriztea, instituzionaltasunaren eta jabetza industrialaren aktiboak sortzeko gaitasunaren alorretan.
4. Espainierak eta portugesak hizkuntza teknologiko bezala duten eginkizuna sustatzea.
Nazioarteko Programaren barruan bi osagai bereiz ditzakegu:
Une honetan, herrialde hauek hartzen dute parte programan: Argentina, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Mexiko, Paraguai, Peru, Portugal, Dominikar Errepublika eta Uruguai.
Iberoamerikako herrialde guztiak atxiki daitezke programan.
Informazio gehiago: