Jabetza industrialeko eskubideak urratzeagatiko ustezko errekerimendu ofizialen inguruko oharra.


Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarretatik alerta jaso du; OEPMren logoarekin, ustezko arloko zuzendariak sinatuta, eta European Patent Academy-ren oin-oharrarekin, “Jabetza Intelektual eta Industrialaren, Kontsumoaren eta Ingurumenaren aurkako delituen atala. Delinkuentzia Espezializatuko Brigada. Indarkeriazko Delinkuentzia Espezializatuko Unitate" faltsuaren izenean jasotako gutunei buruz. Bertan, “Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren iruzurren aurkako taldeak” “legez behar bezala babestutako produktu eta logotipo"-en erabilera okerraren berri ematen du, eta produktu edo zerbitzu jakin batzuk merkatutik kentzeko edo "haietan agertzen diren patente eta marken titularraren baimena, horretarako ahalmena duen pertsonak sinatuta, eta aipaturiko ahalmenaren kopia egiaztatua bidaltzeko" eskatzen du. Horren aurrean, OEPMk hau jakinarazten du:

  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ez duela inolako iruzurren aurkako talderik.
  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak esparru horretan dituen eskumenak jabetza industrialaren aurkako delituen aurka egiteko eremuan Estatuko Segurtasun Kidego eta Indarrei aholkuak eta informazioa ematera mugatzen direla.
  • European Patent Academy Patenteen Europako Bulegoaren mendeko erakundea dela, prestakuntza-jardueretan jarduten dena eta Espainiako jabetza industrialeko eskubideen usurpazioen aurkako jarduerekin zerikusirik ez duena.
  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren jakinarazpen oro erakundearen ezkutuarekin, atxikitako Ministerio Departamentuaren izenarekin (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa) eta OEPMren logoarekin eta izendapen ofizialekin behar bezala identifikatutako agiri bidez egiten dela beti.
  • Interesdunek arretaz aztertu behar dituzte horrela jaso dituzten agiriak, eta, behar izanez gero, Segurtasun Kidego eta Indarretara jo, gertaera horiek salatzeko.

Postaz bidaltzen den agiri baten adibidea erantsi dugu.