Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Zer da jabetza industrialari eta zer egin?

 

Jabetza industriala pertsona fisiko edo juridiko batek asmakizun baten, ikur bereizgarri baten edo diseinu industrial baten gainean duen eskubide esklusiboa da.

 

Espainian jabetza industrialaren eskubideak hauek dira:

 

- Diseinu industrialak: produktuek kanpotik duten itxura babesten dute.

 

- Markak eta merkataritza izenak: ikur bereizgarriak babesten dituzte, konbinazio grafikoak eta/edo izendapenekoak izan, eta produktu edo zerbitzu batzuk merkatuko lehiakideek dituzten eta berdin-berdinak edo antzekoak diren beste batzuetatik bereizten  laguntzen dute.

 

- Patenteak eta erabilgarritasun-ereduak: prozedura berri bati, aparatu berri bati, produktu berri bati edo horien hobekuntzari buruzko asmakizunak babesten dituzte, helburu industrialekin erreproduzitu eta kopiatu daitezkeenak.

 

- Erdi-eroaleen topografiak: zirkuitu integratu bat osatzen duten geruza eta elementu desberdinen trazadura (eskema) babesten dute, baita horien hiru dimentsioko antolamendua eta interkonexioak ere, hau da, azken finean bere "topografia" den hori babesten dute.

 

 

Eskubide hauetako bakoitzari aplikatu daitekeen araudia dago, eta oinarrizko testuak ondokoak dira:

 

- Patenteak eta ereduak. 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa

 

- Zeinu Bereizgarriak 17/2001 Legea, abenduaren 7koa, markei buruzkoa

 

- Diseinu Industrialak 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, diseinu industrialaren babes juridikoari buruzkoa

 

- Semieroaleen Topografiak 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, produktu erdieroaleen topografien babes juridikoari buruzkoa