Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Ohiko asmakizunak

Patenteen Europako Bulegoak "IPscore" izeneko programa erosi, egokitu eta banatu du bere estatu kideetako patenteen bulego nazionalen artean beraz, interesa duen edonork doan erabili ahal izango.

Patenteen eta Marken Danimarkako Bulegoak Copenhagen Business School deritzonarekin eta sektorearekin lankidetzan garatutako "IPscore" programari esker, tasazio kualitatibo bat egin dezakezu. IPscore metodoa teknologiak, patenteak eta patente-zorroak enpresen barnean balioesteko erabiltzen da, eta patenteen tasazioa eta kudeaketa estrategikoa egiteko eredu bat eskaintzen du.

http://www.epo.org/searching/free/ipscore.html

IPscorek bost kategoriatan banatutako ebaluazioa egiten du: juridikoa, teknologikoa, merkatukoa, finantzarioa eta estrategikoa. Horietako bakoitzean, oinarrizko 5 eta 10 galdera artean egiten dira. Galdera bakoitzak balio adierazle bati egiten dio erreferentzia. Galdera bakoitzeko 1etik 5erako puntuazioa ematen da, patentearen indarrak eta ahuleziak zeintzuk diren. Oro har, 40 bat balio-adierazle horiek patentearen irudi osoa eskaintzen dute, baita arrisku (adibidez, ordezko teknologiarik badagoen) eta aukera (adibidez, merkatu berrietarako sarbiderik badagoen) guztiena ere. Orduan, datu horiek taula eta grafikoetan ematen dira, kudeatzaileek erabil ditzaten erabaki estrategikoak hartzeko garaian. Hala, Ipscorek erabakiak hartzeko garrantzitsua den informazioa eman dezake eta enpresa barneko sailen arteko kolaborazioa erraztu.

http://www.epo.org/searching/free/ipscore.html

- ZUZENEAN, herrialdez herrialde, asmakizuna erregistratu nahi den herrialde bakoitzean egin beharko da eskaera.

- EUROPAKO PATENTEAren bidez.EPOren web orrian Europako patentea lortzeko informazioa lor dezakezu (http://www.epo.org/).

- PCT eskaera baten bitartez.OMPIko interneteko helbidean sistema horren ezaugarri nagusien inguruko informazioa dago (http://www.wipo.int/pct/es/).

Eskatzaileak Lagapen Prozedura Orokorra edo Aurreko Azterketako Prozedura borondatez aukera ditzake.

Bi kasuetan, behin Teknikaren Egoerari buruzko txostena (IET) argitaratuta, hiru hilabeteko epea irekitzen da eskatzaileak eskaera zein prozedurarekin izapidetu hauta dezan.

Eskatzaileak Prozedura orokorra aukeratzen badu, eskaera emango zaio, betiere prozesuarekin jarraitzen badu eta IETa kontrakoa izan arren.

Aurretiko Azterketaren Prozedura aukeratzen bada, OEPM Bulegoak sakonki aztertuko du patentearen eskaera eta berau emango edo ezeztatuko du (guztia edo zati bat).

2017ko apirilaren 1etik aurrera, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Lege Berria sartuko da indarrean, eta eskaera guztiak Aurretiko Azterketa bidezko prozedurarekin izapidetuko dira.