Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Onurak diseinuak babesteagatik

 

Zergatik babestu diseinu industrialak?

 

Diseinu industrialak produktuaren balioa handitzen du, bezeroentzat erakargarriagoa eta deigarriagoa izatea egiten du eta produktua erosteko arrazoi nagusia ere izan daiteke. Hortaz, diseinu baliotsuak babestea edozein diseinatzaile edo fabrikatzaileren estrategia komertzialaren oinarrizko alderdia izan ohi da.

 

Diseinu industriala jabetza industrialeko bulego nazional edo eskualde-bulego batean erregistratuta babesten dugunean, hirugarrenek diseinua inolako baimenik gabe erreproduzitzea edo imitatzea eragozteko eskubide esklusiboak bereganatzen ditu titularrak. Jardunbide hori bat dator enpresa-logikarekin, enpresaren lehiakortasuna hobetzen baitu eta irabazi osagarriak ekartzen baititu jarraian aipatzen diren moduetakoren bat edo gehiago erabilita.

 

  • Diseinu bat erregistratzean, lehiakideek hura erreproduzitzea edo imitatzea eragozteko eskubidea eskuratzen da eta, hala, lehiakortasuna indartzen da.

 

  • Diseinu baliotsua erregistratzeak produktua sortzen eta merkaturatzen inbertitutako kapitalaren etekin hobea lortzen lagunduko du eta, beraz, etekinak handitzea dakar.

 

  • Diseinu industrialak enpresaren eta bere produktuen balio komertziala gehi dezaketen enpresa-aktiboak dira. Zenbat eta arrakasta handiagoa izan diseinuak, orduan eta balio komertzial handiagoa du enpresarentzat.

 

  • Babestutako diseinua ere beste batzuei laga (edo sal) dakieke, lizentzia emanda eta zenbateko jakin bat ordainduta; horren bidez, bestela eskuragaitzak izango liratekeen merkatuetara hel daiteke.

 

  • Diseinu industrialak erregistratzeak lehia zintzoa eta merkataritza-praktika garbiak sustatzen ditu eta horrek, aldi berean, formagatik erakargarriak diren produktu anitz ekoiztea eragiten du.

 

Diseinu industrialak babesteko arrazoiak:

 

  • Kopia ez ditzaten.

 

  • Enpresaren politika.

 

  • Lehiakideei aurrea hartzeko.

 

  • Izenagatik.

 

  • Kopiatzen ari naizela pentsa ez dezaten.