Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Erregistroa egiteko prozedura

  • 1. Eskaera aurkeztea
  • 2. Eskaeraren argitalpena
  • 3. Hirugarrenek aurkakotasunak eta oharrak aurkeztea
  • 4. Funtsaren azterketa
  • 5. Erabilera-proba
  • 6. Ematea edo ukatzea

1

Eskaera aurkeztea

Edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake, OEPMren egoitza elektronikoaren bidez, marka edo merkataritza izen bat, Espainiako produktu eta zerbitzu jakin batzuk bereizteko.

2

Eskaeraren argitalpena

Eskariak akats formalik ez badu edo zuzendu badira, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta 2 hilabeteko epea irekiko da hirugarrenek aurkakotasunak eta/edo oharrak aurkezteko.

3

Hirugarrenek aurkakotasunak eta oharrak aurkeztea

Aurretiko eskubide jakin batzuen titularrek, beren burua kaltetutzat jotzen badute marka edo merkataritza izen bat erregistratzeko eskaeraren ondorioz, hirugarrenen aurkakotasun edo ohar-idazki bat aurkezteko aukera izanen dute.

4

Funtsaren azterketa

Hirugarrenen aurkakotasun eta/edo oharrak aurkezteko epea amaituta, eskaera Marken Legearen erregistro-debekuren batean dagoen aztertuko da. Kasu horretan, edo hirugarrenek aurkakotasun edo oharrik aurkeztu badute, eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, zuzen ditzan.

5

Erabilera-proba

Aurretik erregistratutako marka edo merkataritza izenetan oinarritutako aurkakotasunak aurkeztu badira, zalantzan jarri den markaren eskatzaileak eska dezake aurkako horiek aurreko marka edo merkataritza izenaren erabilera frogatzea, egoera jakin batzuetan. Garrantzitsua da erabilera frogatzea, bestela aurkakotasuna ezetsi egin baitaiteke.

6

Ematea edo ukatzea

Marka edo merkataritza izena eman edo ukatuko da, akatsak dauden edo ez eta aldeen alegazioak kontuan hartuta. Ebazpen hau Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

 

Informazio gehiago