Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Kalitatea

 

Gure bulegoan ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistema Integratuari esker, OEPMn konpromisoa hartzen dugu etengabe hobetzeko politika aplikatzeko; hori, ikur bereizgarrien arloan zehazki, gero eta produktu eta zerbitzu hobeetan gauzatzen da, nazioarteko praktika onenak aplikatu izanaren ondorioz.

 

OEPMk ISO 9001:2015 arauaren ziurtagiria dauka, ikur bereizgarrietarako prozesu hauek izapidetzeari dagokionez:

 

  • Eskaerak izapidetzea, marka nazionalak erregistratu eta berritzea.
  • Eskaerak izapidetzea, merkataritza izenen erregistroa eta berritzea.

 

Zerbitzu gutunak

 

Zerbitzu-gutunen bidez, OEPMk herritarrei informazioa ematen die esleituta dituen zerbitzuei buruz, zerbitzu horien inguruan dituzten eskubideei buruz eta horiek ematean kalitatezko konpromisoei buruz.

 

Ikur bereizgarriei dagokienez, gure erakundean zerbitzu-gutun bat dugu indarrean, eta hilero argitaratzen dugu bertan zehaztutako kalitate-konpromisoen jarraipena:

 

 

Gogobetetze-inkesten txostenak

 

OEPMrentzat garrantzitsua da erabiltzaileen beharrak asetzea eta itxaropenak betetzea, eta zerbitzuak hobetzeko eremuak detektatzea.

 

Ikur bereizgarrien prozesuei dagokienez, eskainitako zerbitzuei buruzko gogobetetze-inkestak egiten ditugu aldian behin, eta lortutako emaitzekin txostenak egiten ditugu (aurrerago kontsultatu ditzakezu).