Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Domeinu-izenen arteko aldeak eta sozietatearen izena

Domeinuaren izenak

 

Domeinuaren izena Interneten erabiltzen den adierazgarri bat da, Sarean makina edo makina talde bat aurkitzeko.

 

Interneten, "IP helbidea" izeneko zenbaki bakar batekin identifikatzen dira makinak (adibidez, 194.69.254.2). IP helbideak ez dira intuitiboak, ezta gogoratzeko errazak ere. Hori dela eta, entitate bat sortu behar dugu, modu intuitiboagoan Interneteko zerbitzuak ematen dituen makina edo makina talde bat gogoratzen laguntzeko (Web, posta, ftp…).

 

Zergatik eduki domeinu bat?

 

Domeinu bati esker, pertsona edo enpresa batek Interneten presentzia izan dezake, eta Sarearen edozein gunetatik zerbitzuak atzitu daitezke. Domeinua pertsona edo enpresa jakin baten erreferentziazko izen bihurtzen da Interneten, eta hura erabiliz erabiltzaileak nahi dituen zerbitzu guztiak artikula ditzake (Web, posta, ftp…).

 

Zer dira "Top levels domains" direlakoak (Lehen mailako domeinuak)?

 

Top Level Domain (TLD) delakoa Interneten izen batek duen mailarik altuena da. Interneten domeinuen izenen sistemaren barruan, Sareak eskaintzen duen hierarkian maila gorena du lehen mailak.

 

Zer motako "Top levels domains" (Lehen mailako domeinuak) daude?

 

Bi motako "Top levels domains" (Lehen mailako domeinuak) daude: domeinu generikoak, lurraldearekin inolako loturarik ez dutenak, ezagunenak hauek dira ".com", ".org", ".net", eta ".edu".

 

Lurraldeko domeinuak edo (ccTLD) izena dutenak, herrialde bakoitzeko lurralde-kodeari dagozkionak dira (adibidez, ".es", ".fr", ".uk", ".pt"…), eta araudiak herrialde bakoitzean ezartzen duen esleipen-agintariak kudeatzen ditu, domeinu horiek libreki esleitzeko.

 

Zein desberdintasun dago ".com" eta ".es" domeinuen artean?

 

".com" eta ".es" moduan erregistratutako domeinuen izenak bigarren mailako izenak dira. ".com" Top Level Domain edo lehen mailako domeinu generikoa da. ".es" ere lehen mailako domeinua da, baina generikoa izan beharrean, lurraldekoa da. Desberdintasun nagusia esleipenaren araudian eta agintaritzan dago. ".com" izenpean dauden domeinuak, beste domeinu generikoen antzera (".com", ".net", ".org", ".info" edo ".biz") mundu osoan banatuta dauden erregistratzaile desberdinek ematen dituzte nazioartean eta horiek esleitzeko arau gutxi daude.

 

".es" izenpean dauden domeinuak Espainiako Red.es esleipen-agintaritzak esleitzen ditu, eta eskatzaileak Espainiarekin harremana izan behar du derrigorrez. Esleipenean segurtasuna bermatzen duten arauak daude, eta espekulazio asmoak dituztenek domeinuak hartzea saihesten da. Horri esker, segurtasun handiagoa ematen zaio erabiltzaileari.

 

 

Non erregistratzen dira .es domeinuen izenak

 

 Red.es enpresa-erakunde publikoa Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari atxikita dago, Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez, eta legez esleituta dauzka zerbitzu publikoak hobetzeko eginkizunak, ekonomia digitalaren bidez eta Europarekin bateratze digitala gauzatuz.

 

Besteak beste, Red.es enpresa domeinuaren izenen erregistroa kudeatzeaz arduratzen da Espainiari dagokion ".es" kodea erabiliz, eta horren barruan sartzen dira eskaerak izapidetzea eta domeinuen esleipena (legedian ezarritakoaren arabera). Halaber, beharrezkoak diren funtzio teknikoak burutzen ditu, Espainian eta Interneten sare globalean domeinuen sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, eta domeinuaren izenen sistemaren kudeaketa koordinatzen duten nazioarteko erakundeetan parte hartzen du.

 

Zer da dominio.es?

 

 dominio.es  Red.es enpresa-erakunde publikoan integratuta dago, eta interneteko domeinu-izenen  erregistroaren kudeaketaz arduratzen  da  “.es” herrialde-kodearekin:

 

Domeinu baten erregistroa  eskatzeko, erabilgarri dagoen egiaztatu,  domeinu-mota eta nork eska dezakeen zehaztu behar da.

 

Bigarren mailako domeinuaren izenak erregistra daitezke (".es" adierazgarriarekin), eta hirugarren mailakoak ere bai (ondorengo edozein adierazgarri erabiliz: .com.es, .nom.es, .org.es, .edu.es eta .gob.es), araubide desberdinen mende. Bigarren mailako izenen araudiak segurtasun-maila handia eskaintzen dio enpresaburuari, eta izen bat erregistratzeko baldintzak hirugarren mailakoak baino murriztaileagoak dira. Hirugarren mailak eskakizun txikiagoak ditu, eta erregistroan sartzeko baldintzak ez dira bigarren mailakoak bezain zorrotzak.

 

2005eko ekainaren 1ean indarrean sartu zen maiatzaren 19ko ITC/1542/2005 Ministro Agindua, Espainiari dagokion kodearekin (".es") internet domeinu izenen Plan Nazionala onartu zuena. Bertan ezartzen da ".es" luzapena duten domeinu-izen mota guztien arau-esparrua.

Ondorengo domeinuetako edozein eska dezakezu askatasun osoz:

 

  • Automatikoki esleitzen diren domeinuak:

 

  • ".es", zure izena, enpresa edo erakundea Interneten identifikatzeko. Adibideak:

 

  • nahiduzuna.es

 

  •  nireizena.es

 

  •  nireenpresa.es

 

  •  nireerakundea.es

 

  •  ".com.es" edozein jardueratarako, merke, adibidez, kontzertua.com.es

 

  • "nom.es", zure izenarentzat, adibidez martaperez.nom.es

 

  • ".org.es" zure erakundearentzat, adibidez caritas.org.es

 

  • Aldez aurretik egiaztatu behar diren domeinuak:

 

  • ".edu.es" hezkuntzaren arloko erakundea baldin bazara, ofizialki aintzatetsitakoa, adibidez xxxeskola.edu.es

 

  • ".gob.es" Gobernuko erakundeentzat soilik, adibidez, ministerioa.gob.es

 

Zure ".es" domeinua berehala eta automatikoki esleituko da, iritsitako ordenari jarraituz. Beraz, eskatzen duen lehenak eskuratuko du lehenengo. Egiaztatu behar duzu:

 

  • Aldez aurretik esleituta egon ez dagoela.

 

  • Sintaxi arauak betetzen dituela.

 

  • Debekatutako izenen artean egon ez dagoela.

 

  • Gordetako izenen artean egon ez dagoela.

Hirugarren Mailako domeinuek, ".com.es", ".nom.es" eta ".org.es", behar duzun arintasun guztia eskaintzen dizute zure Interneteko domeinua berehala eta askatasun osoz eskuragarri izan dezazun. Adibidez:

 

  • www.liburutegirikonena.com.es

 

  • www.pellogarcia.nom.es

 

  • www.fundazioa-osasuna.org.es

 

".gob.es" eta ".edu.es" adierazgarriei esker, Espainiako Erakunde Publikoek eta Irakaskuntzarekin edo Ikerkuntzarekin lotutako Entitate eta Erakundeek identifikazioa izango dute Interneten. Domeinu hauek aldez aurretik egiaztatu behar dira, eta erregistratzeko gehienez 24 ordu behar dira. Adibidez:

 

  •  www.ayuda-pymes.gob.es

 

  • www.urrunekohezkuntza.edu.es

Agente Erregistratzailearen bidez

 

Domeinuen izenak baimendutako Agente Erregistratzaileen bitartez eska daitezke. Horretarako, sartu aukeratutako Agente Erregistratzailearen webgunean eta eskatu zure domeinuaren izena, erregistratzeko behar diren datuak emanez.

 

Agente Erregistratzaileek abantaila gehiago eskaintzen dituzte. Izan ere, erregistroa kudeatzen eta domeinuaren izena berritzen laguntzeaz gain, zure domeinuaren erabilera optimizatzen eta ustiatzen lagunduko dizute.

 

Zuzenean ESNICekin

 

Zure domeinuaren izena zuzenean ESNICekin erregistra dezakezu. Horretarako, inprimakian sartu eta erregistratzeko behar diren datuak idatzi behar dituzu. ".es", ".com.es", ".nom.es" eta ".org.es" adierazgarria duten domeinuak eskatu badituzu, automatikoki esleituko zaizu domeinua hura ordaindu ondoren.

 

".gob.es" eta ".edu.es" domeinuak eskatuz gero, aldez aurretik egiaztatu behar dira. Horiek esleitzeko batez besteko epea 24 ordukoa da.

 

Erregistratzeko behar diren datuak

Zure domeinuaren izena erregistratzeko kontuan izan behar dituzun datuak ondorengoak dira:

 

  •  Aukeratutako domeinuaren izena (erabili bilatzailea libre dagoela ziurtatzeko)
  •  Zure datu pertsonalak:
  •  Izen-abizenak
  •  Helbidea
  •  IFZ
  •  Telefonoa
  •  Erakundearen datuen helbide elektronikoa (domeinua zure enpresarentzat edo erakundearentzat erregistratu behar baduzu):
    • Izena
    • Helbidea
    • IFK

 

Datu hauek guztiak, jakinarazpenetarako erabiliko den posta elektronikoko helbidea barne, ezinbestekoak dira. Bestelako datuak ere badaude (DNS zerbitzariak, gai teknikoetarako edo fakturazioa egiteko kontaktatzeko pertsonak). Egoki iruditzen bazaizu, ESNICi eman ahal dizkiozu.

 

Izen sozialak

 

ZER DA MERKATARITZAKO ERREGISTRO ZENTRALA?

 

Espainiako merkataritza erregistroen erakundean Merkataritzako Erregistro Zentrala eta lurraldeetako Merkataritza Erregistroak daude, eta bi erakunde horiek Justizia Ministerioaren mende daude.

 

Merkataritzako Erregistro Zentrala, 1973ko uztailaren 21eko Merkataritza Kodearen erreforman jadanik aurreikusita zegoena ( 17. eta 18. artikuluak), uztailaren 25eko 19/1989 Legean konfiguratzen da, Merkataritza Erreformari buruzkoa, eta ondoren, uztailaren 19ko 1784/1996 Errege Dekretuan, Merkataritza Erregistroaren Araudia onartzen zuena, 1989ko abenduaren 22ko Merkataritza Erregistroaren aurreko Araudia ordezkatu zuena. Merkataritzako Erregistro Nagusia 1990eko urtarrilaren 1ean hasi zen lanean.

 

Merkataritzako Erregistro Zentralaren oraingo egoitza Madrilen dago, Príncipe de Vergara kaleko 94. zenbakian.

 

ZEIN FUNTZIO DITU?

 

Merkataritzako Erregistro Zentralaren oinarrizko funtzioak honako hauek dira, indarrean dagoen Merkataritzako Erregistroaren Araudiaren 379. artikuluaren arabera:

 

  1. Merkataritzako Erregistrotik jasotako datuak ordenatu, tratatu eta publizitatea ematea, informatzeko besterik ez.
  2. Sozietateen eta entitate juridikoen izenak artxibatu eta publizitatea ematea
  3. "Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala" argitaratzea.
  4. Helbidea atzerrira aldatu baina Espainiako nazionalitatea galdu ez duten sozietate eta entitateen erregistroa eramatea.
  5. Europako Sozietate Anonimoaren Estatutua onartzen duen urriaren 8ko Kontseiluaren 2157/2001 EE Erregelamenduaren 14. artikuluak aipatzen dituen datuak jakinaraztea Europako Erkidegoetako Argitalpen Ofizialen Bulegoari.

 

 

Izen sozialaren funtzioa merkataritza arloan identifikatzea da, harreman juridikoak izateko subjektu gisa, eta ondorioz, eskubide eta betebehar batzuk egozten zaizkio. Pertsona fisiko baten izen-deituren baliokide dira, baina kasu honetan trafiko ekonomikoan diharduen sozietate batena da.

 

Beraz, izen sozialen eta enpresen zeinu bereizgarrien (merkataritza izenak, markak...) artean dauden kontzeptu mailako diferentziak jakitea beharrezkoa da, merkataritza-sozietateak burutzen dituen merkataritza jarduerak babesteko.

 

Hona hemen ikur bereizgarrien eta izen sozialen arteko desberdintasun batzuk:

 

  1. Sozietate bati izen sozial bakarra dagokio, baina bere produktu edo zerbitzuetarako hainbat ikur bereizgarri izan dezake.
  2. Izen soziala nahitaezkoa da sozietate bat eratzeko, ikur bereizgarriak ez, ordea. Dena dela, ikurrak tresna ahaltsua dira merkataritza- eta enpresa-estrategiarako.
  3. Ikur baten izaera bereizgarria ezinbestekoa da erregistratzeko, eta ezingo da erregistratu elementu deskribatzaile hutsa bada. Aldiz, izen sozialak deskribatzaileak baino ez izan daitezke (zenbait salbuespen daude, termino generikoei dagokienez).
  4. Izen sozialaren azterketa aurrekoen arteko baliokidetasunak bilatzean datza; ikur bereizgarrien kasuan, berriz, antzekotasunak ere aztertuko dira, elkarren artean nahasteko arriskua dagoen ala ez irizpide nagusia baita.
  5. Ikur bereizgarrien osagaiak marrazkiak, irudiak, soinuak, multimedia edukiak eta hologramak ere izan daitezke. Izen sozialak hitzak izango dira beti.

 

Enpresaren izen sozialak eta ikur bereizgarriek ez dute zertan bat etorri behar. Bat trafiko juridikoan erabiltzen da, eta besteak merkataritzan

 

 

Ez halabeharrez. Sortzen diren enpresa guztien forma juridikoa ez da merkataritza-sozietatea izaten. Beraz, gai honen inguruan aditua den aholkulari bati galdetzea komeni da (abokatua, Notarioa...) merkataritza-sozietatea eratzea komeni den ala ez jakiteko, eta bestela zein forma sozial hartu beharko lukeen jakiteko.

 

 

Bai. Izen bat eskuragarri dagoen ala ez aldez aurretik jakiteko aukera dago, dagokion ziurtagiria eskatu aurretik.

 

Izenen ohar soila informatzeko besterik ez da izango, eta izen hori erregistratuta dagoen edo ez adierazteko baino ez da izango.

 

Kontsulta horren edukia ez da baldintza izango eta ez du horrek epairik aurreratuko gero Merkataritzako Erregistro Zentralak dagokion ziurtagiri ezezkorra emateko orduan.

 

Izena Erregistroaren egoitzan zuzenean kontsultatu ahal izango da, inprimaki baten bidez, posta arruntaren bidez, eskaera bat edo gutun bat bidaliz, edo Merkataritzako Erregistro Zentralaren webgunearen bidez.

 

 

 

 

Eskaeran honako datu hauek jarri behar dira:

 

  • Ziurtagiriaren INTERESDUNA edo ONURADUNA:

 

Ziurtagiria eskatzerakoan fundatzaile edo sustatzaileren baten izena jarri behar da. Izena aldatu nahi bada, izena aldatu nahi duen interesduna edo onuraduna sozietatea edo entitatea bera da.

 

  • IZEN SOZIALA:

 

Ezezkoa eman den Ziurtagiri eskaera bakoitzean gehienez hiru izen esleituko dira lehentasun ordena ezarriz.

 

  •  FORMA SOZIALA:

 

Izen sozialean forma soziala edo laburdura adierazi behar direlarik, ez da hautatutako izenean sartuko.

 

Eskaerak hemen aurkeztu daitezke:

 

  • Aurrez aurreko eskaera: Zuzenean Merkataritzako Erregistro Zentraleko bulegoetan, Ziurtagiria eskatzeko inprimakia betez. Aurkezterakoan frogagiri bat ematen da ziurtagiria jasotzeko eta aurkezten den egunetik lau egun baliodun pasa ondoren jaso daiteke.

 

  • Eskaera postaz edo mezulariz: Postaz edo mezulariz: Izen eskaera bidaliz Merkataritzako Erregistro Zentralera. Erregistroak ziurtagiria bidaliko du, aldekoa izan ala ez, errenboltsozko ordainketa eginez eskaeran azaltzen den helbidera.

 

  • Eskaera telematikoki: Webgunean azaltzen den inprimakia bete behar da (www.rmc.es) eta telematikoki bidali. Berehala telematikoki erreferentzia alfanumerikoa ematen da Erregistroan eskaera jaso dela baieztatuz. Hurrengo egunean sistema telematiko berdina erabiliz izen soziala eskatu dutenen artean eta ordena orokorraren barruan eskaerari dagokion aurkezpen zenbakia bidaltzen da. Erregistroak aldeko edo kontrako ziurtagiria bidaliko du, eskatzaileak eskaera-formularioan adierazitako bidea erabiliz (posta arrunta, posta ziurtatua, Merkataritzako Erregistro Zentralaren egoitzan jasota edo erregistratzaileak elektronikoki sinatutako entrega telematikoaren bidez). Webgunean izen sozialaren ziurtagiria eskatu ondoren jarraipena egiteko aukera ematen dizugu.

 

Eskaera aurkeztu den egunetik hiru egun baliodun baino lehenago Merkataritzako Erregistratzaile Zentralak izena bera indarrean dagoen izenei buruzko araudian ezarrita dauden irizpideen barruan dagoen ala ez esango du.

 

Eskatutako izena erregistratuta ez dagoela ziurtatu ondoren izen hau gordeta geldituko da ziurtagiriaren interesdun edo onuradunarentzat,  Izendapen Atalean behin-behinean sartuz, SEI HILABETEZ, bidali den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan inskribatzeko eskaera Erregistroan aurkezten ez bada, izena iraungi eta ofizioz baliogabetuko da.

 

Hala ere, ezezko ziurtagiria HIRU HILABETEZ egongo da indarrean Notarioaren aurrean eskritura egiteko, Merkataritzako Erregistratzaile Zentralak bidali duen egunetik zenbatzen hasita. Ziurtagiria iraungi ondoren interesdunak berritzeko eskaera egin dezake. Berritzeko eskaerarekin batera iraungitako ziurtagiria eman behar da (414. art. RRM).

 

91/12/30eko O.M. 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, "ezezko ziurtagiria bidali zaion pertsonak kopia bat nahi izango balu jatorrizkoa galdu edo hondatu egin zaiola esanez, gertatutakoa Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialeko Iragarki eta Legezko Abisuen Atalean argitaratu beharko da.

 

Argitaratu eta hamabost egun pasa ondoren inork ez badu aurkakorik adierazi Merkataritzako Erregistro zentralean, Erregistratzaileak kopia egingo du kopia dela eta argitalpen-data adieraziz. (...)"