Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior

Preguntas frecuentes

 

Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.

Bai, ezinbestekoa da guztiek sinatzea. Ez du balio batek bakarrik sinatzea, gainerakoek horri ordezkari moduan aritzeko baimena ematen ez badiote salbu. Kasu horretan, behar bezala sinatutako idazki bat aurkeztu beharko du, baimen hori jasoz.

Kontratu bat indarrean dagoenean edo langilearen ikerketa jardueraren ostean egiten dena da, beti ere laneko kontratua denean, laneko harremana dagoenean, hau da, langilea helburu horretarako kontratatu denean. Laneko asmakizunak enpresariari dagozkio.

Bai. Jabetza industrialeko eskubideak transmititu daitezke, bermean eman edo benetako eskubideen helburu izan, enpresaren osotasunaren edo zati baten transmisioa kontuan hartu gabe. Hirugarren onestedunen aurrean eragina izan dezaten, egintza horiek OEPMn izena emana izan beharko dute.

Kargak ezartzen dituen egintza nagusien artean, ondorengoak daude:

- Lizentziak: eskubidearen titularrak beste pertsona batzuei bere erabilera edo ustiapena baimentzen die, baina bere "jabea" izaten jarraitzen du

- Lagapenak: eskubidearen titularrak jabetza hirugarrenei lagatzen die

- Hipoteka higigarriak: eskubidearen titularrak eskubidea ordainketa baten berme gisa ematen du

- Usufruktua: titularrak eskubidearen gozamena hirugarren bati ematen dio. Gozamen hori ustiapena edo erabilera edota hirugarrenei emandako lizentzien ordainketan lortutako errentak izan daitezke.

Bai. OEPMk norberarenak diren eskaerekin zerikusia duten galderei erantzungo die (informazio zerbitzua 902157530; informacion@oepm.es).

Zure espedientearen administrazio izapidetzea erakunde honen web orriaren bidez ere jarrai dezakezu (CEO datu-basearen bidez).

 

Zure eskaeraren izapidetzean berau erregistratzea galarazten duen edozein gorabehera hautematen bada, zuk emandako helbidean jakinaraziko zaizu eta aurkitutako akatsak zuzentzeko aukera emango zaizu.

Izapideak jabetza industrialaren agente baten bidez egin badira, bera izango da mintzaidea OEPMren aurrean.