Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior

Preguntas frecuentes

 

Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.

Borrar palabras clave
Todas
Propiedad Industrial
Marcas y Nombres Comerciales
Marcas colectivas y de garantía
Prueba de uso
Marcas internacionales
Transformaciones
Patente nacional y modelo de utilidad
Certificado complementario de protección
Patente europea y validación
Solicitud internacional PCT
Restablecimiento de derechos
Transmisiones y licencias
Tasas
Gestión y valoración de patentes
Representación
Agentes de la propiedad industrial (API)
Examen de calificación europeo (EQE)
Representación y Brexit
Clasificaciones
Nulidad y caducidad de marcas y nombres comerciales

Marka edo merkataritza izen bat eskatzen denean, zeinu bereizgarri horrekin babestu nahi diren produktu, zerbitzu edota jarduerak adierazi behar dira.

Horretarako dago Nizako Nazioarteko Sailkapena, 45 mota biltzen dituena. Mota horietako bakoitzak elkarrekiko lotura duten zerbitzu edo produktu multzo bat baitaratzen du. Halaber, Europa mailan badago produktu eta zerbitzuen sailkapen bateratu bat, baliozkotutako sailkapen-hitzen gordailu bat, Europar Batasuneko bulego guztiek erabiltzen dutena, baita EUIPO Bulegoak ere.

Nizako sailkapena produktuak eta zerbitzuak 45 mota desberdinetan biltzen dituen sailkapena da: 34 produktu-mota eta 11 zerbitzu-mota.

Sailkapen horretatik abiatuta, Europar Batasuneko bulegoek sailkapen "bateratua" sortu dute. Sailkapen horrek produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko hitzen gordailu bat biltzen du, Europar Batasuneko bulego guztiek onartzen dituztenak.

Mota bakoitzaren barruan elkarren artean lotura duten produktu- edo zerbitzu-multzoa sartzen da. Adibidez, 32. mota ondokoari dagokio:

32 MOTA

garagardoak; edari alkoholdunak; mineral ur; frutak eta edariak; xarabeak eta alkoholik gabeko prestakinak edariak egiteko.

Gainera, motari dagokion esakune edo izenburu orokorrarekin batera, badira produktu edo zerbitzu zehatz batzuk deskribatzeko hitzen adibideak, Nizako sailkapenean edo "Bateratua" deritzon sailkapen europarrean jatorria duten moten babesaren esparruan sartzen direnak. Babestu nahi den produktu edo zerbitzua modu argi eta zehatzagoan kokatzeko erabil daitezke, esate baterako, 32. motan "garagardo aromatizatuak" edo "garagardoetarako lupuluaren aterakina".

Marka eskaera bat egiterakoan, nahi beste produktu edo zerbitzu klase babes daitezke (45 klasera hel daiteke gehienez ere, ez baitaude gehiago). Eskaera bakarra egin behar bada ere –inprimaki bakarra erabili behar da–, kontuan izan behar da babestutako klase bakoitzeko eskaera tasa bat ordaindu behar dela.

Erregistratu nahi den produktu edo zerbitzura ondoen egokitzen den mota zein den jakiteko informatika-aplikazio (CLINMAR) bat erabil daiteke, OEPM Bulegoaren webgunean eskuragarri dagoena Datu-baseen atalean, Marka eta Izen Komertzialak, bi hauek biltzen dituena: Produktu eta Zerbitzuen Nizako Nazioarteko Sailkapena eta marken Europako bulegoek partekatutako sailkapena (Bateratua)

Sistema horrekin 45 produktu eta zerbitzu moten definizioa ikus daiteke. Gainera, hitzen araberako bilatzaile bat ere bada erabilgarri, produktu edo zerbitzu bakoitzaren kasuan erabil daitekeen sailkapenari (Niza edo bateratua) buruzko orientazioekin.