Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.
Oro har, gure legeek diote auzi jartzailearen ardura dela frogaren karga bere gain hartzea (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 217.2 artikulua, 1/2000 Legea).
Nolanahi ere, zenbait kasutan, salatuaren ardura da frogaren karga alderantzikatzea.
Hala, Patenteen Legeko (11/1986 Legea) 61.2 artikuluan ageri denez, patente baten helburua baldin bada produktu edo substantzia berriak fabrikatzeko prozedura bat eratzea, kontrakorik ezean, begi-bistakotzat joko da ezaugarri berak dituzten produktu edo substantzia guztiak patentatutako prozedura horren bitartez sortu direla. Alegia, salatuak frogatu egin beharko du beste prozedura baten bitartez sortu duela produktu hori.
Espainiako Patenteen Legeko (11/1986) 133-139 artikuluetan ageri da kautelazko neurriei buruzko informazio guztia.
Kontuan hartu behar da Espainiako jurisprudentziak hiru baldintza ezartzen dituela kautelazko neurriak hartzeko:
- eskubidearen egiantzekotasuna (fumus boni iuris)
- atzeratzeko arriskua (periculum in mora)
- kaudimena ematea
Asmakizuna babestuta ez dagoen herrialdeetan, jabari publiko gisa hartzen da eta edonork libreki ustia dezake. Horregatik oso garrantzitsua da asmakizuna merkaturatu nahi den herrialdeetan berau patentatzea.
Asmakizuna babestuta ez dagoen herrialdeetan, jabari publiko gisa hartzen da eta edonork libreki ustia dezake. Horregatik oso garrantzitsua da asmakizuna merkaturatu nahi den herrialdeetan berau patentatzea.