Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Ohiko galderak diseinu

Erregistratutako marrazki edo modelo komunitarioak, hura Europar Batasuneko Estatu kide guztietan erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari, eta hirugarrenek titularraren baimenik gabe erabiltzea debekatzen du.

Etorkizunean Europar Batasuna zabalduz gero, erregistratutako edo eskatutako marrazki edo modelo komunitario ororen baliozkotasuna automatikoki Europar Batasunaren lurralde zabalago berrira hedatuko da, eskaerarik aurkeztu beharrik eta inolako tasarik ordaindu beharrik gabe.

Eskaerak zuzenean EUIPO Bulegoan aurkez daitezke (bertara joanda edo e-filing lineako zerbitzua erabiliz), edo baita jabetza industrialeko bulego nazionaletako batean ere.

Batasuneko marrazkia/modeloa erregistratzearen kostua 350 eurokoa da. Aplikatzen diren tasak erregistratu, argitaratu eta geroratzeari dagozkionak dira eta eskaeran barneratutako marrazki- edo modelo-kopuruaren arabera aldatzen dira. Diseinu bakarrerako gutxieneko tasa 350 €-koa izango litzateke.

Erregistratutako Diseinu Komunitarioa, hasiera batean, bost urteko epean babestuta geratzen da. Epe hori bost urtetik bost urtera berri daiteke, gehienez ere 25 urtera arte, eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita.

Sistema honi buruzko informazio zehatza lor daiteke https://euipo.europa.eu/ohimportal/es/ web-orrian.

Nazioarteko Diseinua, Diseinuen Nazioarteko Erregistro sistema batean sartzen da, Hagako Akordioan dauden herrialdeena, 1934ko eta 1960ko Aktak eta 1999ko Genevako Akta biltzen dituena. 1934ko Akta ez da aplikatzen 2010eko urtarrilaren 1etik.

Hagako Itunarekin izapide asko erraztea eta batzea lortzen da, hala nola azterketa formala eta argitalpena, izendatutako herrialde bakoitzean eskubide eta betebehar bereko erregistroa egon dadin, diseinu nazionala balitz bezala.

Eskaera bakar batez, hizkuntza bakar batean eta tasa bakar bat franko suitzarretan ordainduta babesa lor daiteke herrialde askotan. . Azpimarratzekoa da ere errazago kudeatzen dela Diseinuen Nazioarteko Erregistroa, zenbait diseinu nazional baino, bai berriztatzeko garaian, bai titularra edo ordezkaria aldatzeko garaian. Laburbilduz, errazagoa da beste herrialde batzuetan babesa lortzea, eta babes horren ondorengo kudeaketa ere bai.

Nazioarteko Diseinua erregistratzeko eskaera egin ahal izango diote OEPM Bulegoari Espainiako nazionalitatea duten, bizilekua Espainian duten edo Espainian industria- edo merkataritza-establezimendu erreal eta eraginkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek.

OEPM Bulegoaren bidez egitekotan, Nazioarteko Diseinua erregistratzeko eskaerak badauka bidaltze-tasa bat, Nazioarteko Bulegoan ordaindu behar diren tasetatik aparte.

Nazioarteko diseinuaren erregistroa bost urteko epean egongo da indarrean, nazioarteko diseinua erregistratzen denetik hasita. Erregistroa bost urteko epe gehigarritan berri daiteke, izendaturiko Alderdi Kontratatzaile bakoitzaren legediak ezartzen duen epea bete arte.

OMPI Bulegoaren web-orrian sistema honi buruzko informazio zehatzagoa kontsulta daiteke: http://www.wipo.int/treaties/es/registration/hague/

DIRECTAMENTE país por país, depositando las correspondientes solicitudes en cada uno de los países en los que se quiere registrar el diseño.

Mediante un DISEÑO INTERNACIONAL.

A través de un DISEÑO COMUNITARIO.

Eskaera orria, tasen ordainagiriarekin batera, eta diseinu bakoitzaren irudikapen grafikoa.

1 eta 7 perspektiba edo bista artean erantsi daitezke. Horiek erreprodukzio berean multzoka daitezke, betiere erreprodukzioa 26,2 x 17 cm baino handiagoa ez bada.

Erreprodukzio hori erantsi egin behar da edo, bestela, aparteko orrietan nahiz eskatzaileen esku jarritako inprimakiari dagokion orrian inprimatu.