Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Marka eta izen komertzial ugariko galderak

Si se trata de un mero error en el número de la clase, la OEPM lo modificaría de oficio. Si el error afectara también a los productos o servicios, la OEPM se lo comunicaría al solicitante para su subsanación.

Marka edo merkataritza izena inskribatzeak 144 € balio du eskatutako lehen motagatik. Bide elektronikoa erabiliz egindako eskaeren kasuan %15eko deskontua dago. Eskatutako bigarren motak eta hurrengoek 93 euro balio dute, gutxi gorabehera.

Eskubide horiei eusteko hamar urtero berritu egin behar dira. Tasa horien zenbatekoa urtero eguneratzen da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez. eta zenbatekoa OEPM Bulegoaren web-orrian dago (Tasak OEPM).

Erregistratu nahi den zeinuak legezkoa izan behar du, eta markak bete behar dituen funtzioak betetzeko gai izan behar du: batetik, identifikatu eta bereizi, eta horrek ez du esan nahi legeak ezartzen dituen erabateko debekuetan erortzen ez denik; eta bestetik, eskuragarri izatea, hau da, beste eskubide batzuen aurka ez dezala egin, marka gisa edo izaera eskubide gisa (izenaren eskubidea, norberaren irudia, jabetza intelektualaren bestelako eskubidea, eta abar).

Marka izan daitezke ondoko zeinu edo bitartekoak:

  • a) Hitzak edo hitz-konbinaketak, pertsonak identifikatzeko balio dutenak barne. Adibidez: “DULCILIA” produktuak edo zerbitzuak bereizteko, edo “El Juli” izen artistiko gisa.
  • b) Irudiak, figurak, sinboloak eta grafikoak; adibidez: Ferrari autoen bereizgarria den zaldi baten irudia aurreko hankak goian dituela, edo Lacoste jantzien krokodiloa.
  • c) Hizkiak, zifrak eta konbinaketak; adibidez: BBVA, Licor 43 edo S-3.
  • d) Hiru dimentsioko formak: bilgarriak, ontziak, produktuaren forma edo bere itxura.
  • e) Soinuak.
  • f) Aurreko ataletan aipatutako zeinu edo bitartekoak adierazteko edozein konbinaketa.