Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.
Eskatzen denetik 10 urte. Hamar urtera, marka eta/edo merkataritza izena berritu behar dira. Marka eta/edo merkataritza izena epe gabe berritu daitezke.
OEPM Bulegoak epea amaitu baino lehenago abisatuko dizu. OEPM Bulegoari edozein helbide aldaketaren berri ematea garrantzitsua da. Gomendagarria da jakinarazteko helbide gisa posta elektronikoko helbidea jartzea, askoz azkarrago jasoko baitituzu oharrak.
Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da indarrean jarraitzen dutela marka legedi zaharrak emandako erregistro nazional batzuk. Hortaz, zure eskaera-data 1989ko maiatzaren 12a baino lehenagokoa bada, Bulegoko informazio-zerbitzuekin kontsultatzea gomendatzen dizugu, marka edo merkataritza izena berritzeko eta ordaintzeko hurrengo data zein den jakiteko.
Si se trata de un mero error en el número de la clase, la OEPM lo modificaría de oficio. Si el error afectara también a los productos o servicios, la OEPM se lo comunicaría al solicitante para su subsanación.
Erregistratu nahi den produktu edo zerbitzura ondoen egokitzen den mota zein den jakiteko informatika-aplikazio (CLINMAR) bat erabil daiteke, OEPM Bulegoaren webgunean eskuragarri dagoena Datu-baseen atalean, Marka eta Izen Komertzialak, bi hauek biltzen dituena: Produktu eta Zerbitzuen Nizako Nazioarteko Sailkapena eta marken Europako bulegoek partekatutako sailkapena (Bateratua)
Sistema horrekin 45 produktu eta zerbitzu moten definizioa ikus daiteke. Gainera, hitzen araberako bilatzaile bat ere bada erabilgarri, produktu edo zerbitzu bakoitzaren kasuan erabil daitekeen sailkapenari (Niza edo bateratua) buruzko orientazioekin.
Marka eskaera bat egiterakoan, nahi beste produktu edo zerbitzu klase babes daitezke (45 klasera hel daiteke gehienez ere, ez baitaude gehiago). Eskaera bakarra egin behar bada ere –inprimaki bakarra erabili behar da–, kontuan izan behar da babestutako klase bakoitzeko eskaera tasa bat ordaindu behar dela.