Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Non eskatu adierazpen geografiko bat?

Adierazpen geografiko bat erregistratzeko prozedurak bi fase ditu: bata nazionala eta bestea europarra. Erregistroa lortzeko, eskabideak bi faseak gainditu behar ditu. Fase nazionala abiarazteko, eskaerak estatu kide bakoitzeko agintari eskudunari aurkeztu behar zaizkio.  Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoak (EUIPO) garatutako sistemaren bidez elektronikoki aurkeztu beharko da. Fase nazionalean azterketa gainditu ondoren, dagokion estatu kideko agintaritza eskudunak EUIPOra bidali behar du dokumentazioa, Europako fasea has dadin.

 

Behin erregistratuta, adierazpen geografikoak Europar Batasun osoan babestuko dira eta babesaren iraupena mugagabea izanen da. Erregistratu ondoren, baldintza-agiria aldatu edo baliogabetu daiteke.