Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Zer alde dago adierazpen geografiko baten eta beste zeinu bereizgarri batzuen artean?

Adierazpen geografikoez gain, badira merkatuan produktuak edota zerbitzuak bereizteko bestelako zeinuak ere. Horiek dira jatorri-deiturak, marka indibidualak, kolektiboak eta berme-markak, eta izen komertzialak.

 

Jatorri-deitura leku, eskualde edo herrialde jakin bateko jatorrizko produktua identifikatzen duen izena da. Produktu horren kalitatea edo ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, inguru geografiko jakin baten ondorio dira, ingurune horri dagozkion faktore natural eta giza faktoreen ondorio, eta bere ekoizpen-faseak, osorik, zehaztutako eremu geografikoan gertatzen dira. Gaur egun, nekazaritzako elikagaiak, ardoak eta edari alkoholdunak bakarrik babes daitezke izen horren bidez. Esate baterako, Errioxa jatorri-deitura kalifikatua edo Murtziako Gazta jatorri-deitura babestua.

 

Jatorri-deituraren baldintza-agirian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten produktuek erabili ahal izango dituzte jatorri-deitura horrek babestutako izena, Europar Batasunaren ikurra, «jatorri-deitura babestua» aipua eta «BJD» laburdura.

 

BJD

 

Produktu eta zerbitzuen marka enpresa baten produktu edo zerbitzuak merkatuan bereizten dituen zeinua da, eta marka indibiduala edo soziala izan daiteke. Markaren funtzioa da merkatuan produktu edo zerbitzu batzuk beste produktu edo zerbitzu berdinetatik edo antzekoetatik bereiztea eta indibidualizatzea, baita haien enpresa-jatorria identifikatzea ere. Hona hemen adibide batzuk:

  • M2988370 “ZARA BASIC” besteak beste, lurringintzako produktuak, kosmetikoak, eskuko poltsak, jantziak eta oinetakoak identifikatzeko erregistratua.
  • M2995882 aseguru-zerbitzuak, finantza- eta diru-eragiketak eta higiezin-negozioak identifikatzeko erregistratua:

Santander

 

Merkataritzako izena enpresa bat merkataritza arloan identifikatzen duen zeinu edo izena da eta jarduera berdinak edo antzekoak burutzen dituzten beste enpresetatik desberdintzeko erabiltzen da. Esate baterako, N0430340 “Larrys”, eramateko janaria eta eramateko janaria eta edariak eskaintzen dituzten jatetxeak identifikatzeko erregistratua.

Marka kolektiboak balio du merkatuak fabrikatzaile, merkatari edo zerbitzu-emaile elkarteen kide direnen produktu edo zerbitzuak bereizteko. Markaren jabea elkartea bera da. Hona hemen adibide batzuk:

  • M3565774 “CLOCHINA VALENCIANA”, itsaskiak eta moluskuak bereizteko erregistratua, besteak beste.
  • M3619566, argitalpenak, negozio-arloko laguntza-zerbitzuak, zerga-balorazioak, zerbitzu juridikoak eta abarrekoak bereizteko erregistratua, hala nola:

Advocada

 

Berme-markak bermatu eta ziurtatu egiten du horren barruan dauden produktu edo zerbitzuek baldintza komunak betetzen dituztela, bereziki kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, baldintza teknikoei, produktua egiteko moduari eta halakoei dagokienez. Marka hori ezin du jabeak erabili, baizik eta jabeak baimendutako hirugarrenek baino ez, hirugarren horren produktuak edo zerbitzuak marka horrek bermatzen eta ziurtatzen dituen baldintzak betetzen dituela kontrolatu eta ebaluatu ondoren. Hona hemen erregistratutako berme-marken adibide batzuk:

  • M3616293, arkume eta antxume haragiak bermatzeko:

Pastores de galicia.png

  • M4067792, txikizkako establezimenduen negozio kontuak administratzeko, hainbat produktu txikizka saltzeko, negozio edo merkataritza sustatzeko ganbera komertzialeko zerbitzuak, besteak beste:

Ganberak