Erregistro-eskaera Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoaren (EUIPO) eskaerak elektronikoki aurkezteko sistemaren bidez aurkeztu beharko da.
Eskaeraren baldintzak (eskabidea, baldintza-agiria, dokumentu bakarra eta dokumentazio osagarria), eskatzailearen zilegitasuna eta eskatutako izenak adierazpen geografiko gisa jaso dezakeen babesa betetzen direla egiaztatuko da.
Eskaerak akatsik ez badu, edo akatsok zuzendu badira, estatu kideko agintaritza eskudunak eskaera argitaratuko du, eta 2 hilabeteko epea irekiko da agintaritza horretan aurkako eskariak aurkezteko.
Arkako eskariak aurkeztu badira eta horiek onartuz gero, eskatzailearen eta aurkariaren artean kontsultak egiteko epea irekiko da, adiskidetasunezko akordioa lortze aldera, eta eskatzaileak egokitzat jotzen duena aldatu edo alegatu ahalko du.
Aldaketak funtsezkoak badira, aldatutako eskaera argitaratuko da, eta aurkako eskaeretarako fase berri bat irekiko da ezarritako aldaketei dagokienez.
Aldeko ebazpena onartuko edo eskaera ukatuko da, baldintzak betetzen direla eta aurkako eskaeren prozeduraren emaitzen balorazioa ikusirik, bai eta eskaeraren aldaketak ere, hala badagokio. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da.
Agintaritza eskudunak aldeko ebazpena jaso duten eskaerak bidaliko dizkio EUIPOri, Europar Batasunean erregistratzeko prozedurari hasiko emateko.