Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior

Preguntas frecuentes

 

Respondemos todas aquellas dudas referentes a los diferentes procesos implicados en la propiedad industrial.

Jabetza industrialari esker sorkuntza ez-material batzuen gain eskubide esklusiboak lortzen dira eta horiek jabetza-eskubideak bailiran babesten dira.

Espainian jabetza industrialaren gaineko eskubide-mota desberdinak daude:

- Diseinu industrialak: produktuek kanpotik duten itxura babesten dute

- Markak eta Merkataritza izenak (Zeinu Bereizgarriak): merkatuan produktu edo zerbitzu batzuek beste eragile ekonomiko batzuek eskainitako antzeko beste batzuen aurrean bereizteko lagungarri diren irudiekin edota izenekin lotutako konbinazioak babesten dituzte.

- Patenteak eta erabilera modeloak: helburu industrialekin kopia edota erabil daitezkeen produktuak eta prozedurei dagozkien asmakuntzak babesten dituzte

- Erdi-eroaleen topografiak: zirkuitu integratu bat osatzen duten geruza eta elementu desberdinen trazadura (eskema) babesten dute, baita horien hiru dimentsioko antolamendua eta interkonexioak ere, hau da, azken finean bere "topografia" den hori babesten dute.

Eskubide horietako bakoitzari legedi bat aplikatzen zaio, jarraian adierazten den webguneko "Araudia" izeneko atalean kontsulta daitekeena: (http://www.oepm.es/es/propiedad_industrial/Normativa/)

Jabetza industrialaren eskubideak dituenak nork eta nola erabil ditzakeen erabaki dezake.

Eskubide horiek erakunde eskudunak ematen ditu prozedura baten bitartez (Espainian, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak) eta eskaintzen duten babesa Espainia osora zabaltzen da.

Ez da derrigorrezkoa Industria Jabetzaren eskubideak erregistratzea, baina gomendagarria da, izan ere, haien gaineko eskubide esklusiboa erregistratzen denean bakarrik sortzen baita.

Jabetza industrialeko eskubidearen babesa eskatzeko behar diren agiriak modalitatearen araberakoak dira. Oro har aurkezpen-data bat lortzeko gutxieneko datuak ondokoak direla esan daiteke:

- Titulua eskatzen dela adierazten duen aitorpen zehatza edo jakina.

- Eskatzailea nor den azaltzen duten datuak

- Patenteen eta baliagarritasun-modeloen kasuan, deskribapen bat

- Zeinu bereizgarrien eta diseinu industrialaren kasuan, zeinu bereizgarriaren edo diseinu industrialaren erreprodukzio bat eta zein produktuei aplikatuko zaien azaltzen duen zerrenda bat.

Aurkeztutako eskaerari aurkezpen-eguna, ordua eta minutua ematen zaizkio eta zenbakia jartzen zaio espedientea identifikatzeko; zenbaki hori ez da inoiz aldatuko.

Aurkezpen-data bat aurkezteko eragozpenik balego, eskatzaileari jabetza industrialaren modalitate bakoitzean legeak ezartzen dituen epeen barruan konpondu behar duela jakinaraziko zaio, eta hala gertatuko balitz, aurkezpen-eguna konpontze-idatzia jaso duen eguna izango da. Konpontzen ez badu, eskaera bertan behera geldituko da.

Espainian, Jabetza Industrialak industriarekin zerikusia duten sorkuntza guztiak babesten ditu: patenteak eta erabilera modeloak, zeinu bereizgarriak eta diseinuak.

Jabetza intelektualak, aldiz, egilearen izaeraren tankera duten espirituaren sorkuntzak babesten ditu, sorkuntzak bakarrak direlako eta ez industrialki edo serie-lanean sortuak.

Sorkuntza horiek lan literarioak edo artistikoak izan daitezke, hala nola, eleberriak, poemak eta antzezlanak, filmak, musika-lanak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak eta eskulturak edo arkitektura-diseinuak. Horiez gain, jokoetarako arauak eta ordenagailuko programak ere bai.

Horietako bakoitzarentzat lege ezberdinak daude eta horiek kudeatzeaz arduratzen diren erakundeak ere ezberdinak dira: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak jabetza industrialeko eskubideak aitortzeko eginkizunak betetzen ditu; Jabetza Intelektualaren Erregistroak, berriz, Jabetza Intelektualaren eskubideak aitortzeko eginkizunak.

Jabetza Intelektualaren Erregistroko erakundeak eta helbideak kontsultatzeko,egin klik hemen.