Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Jabetza industrialeko ohiko galderak

Bai, ezinbestekoa da guztiek sinatzea. Ez du balio batek bakarrik sinatzea, gainerakoek horri ordezkari moduan aritzeko baimena ematen ez badiote salbu. Kasu horretan, behar bezala sinatutako idazki bat aurkeztu beharko du, baimen hori jasoz.

Kontratu bat indarrean dagoenean edo langilearen ikerketa jardueraren ostean egiten dena da, beti ere laneko kontratua denean, laneko harremana dagoenean, hau da, langilea helburu horretarako kontratatu denean. Laneko asmakizunak enpresariari dagozkio.

Bai. Jabetza industrialeko eskubideak transmititu daitezke, bermean eman edo benetako eskubideen helburu izan, enpresaren osotasunaren edo zati baten transmisioa kontuan hartu gabe. Hirugarren onestedunen aurrean eragina izan dezaten, egintza horiek OEPMn izena emana izan beharko dute.

Kargak ezartzen dituen egintza nagusien artean, ondorengoak daude:

- Lizentziak: eskubidearen titularrak beste pertsona batzuei bere erabilera edo ustiapena baimentzen die, baina bere "jabea" izaten jarraitzen du

- Lagapenak: eskubidearen titularrak jabetza hirugarrenei lagatzen die

- Hipoteka higigarriak: eskubidearen titularrak eskubidea ordainketa baten berme gisa ematen du

- Usufruktua: titularrak eskubidearen gozamena hirugarren bati ematen dio. Gozamen hori ustiapena edo erabilera edota hirugarrenei emandako lizentzien ordainketan lortutako errentak izan daitezke.

Bai. Autonomia-erkidegoetako bulegoetan aurkezten direnak gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan idatz daitezke, baina gaztelaniazkoaren itzulpenarekin batera aurkeztu beharko da, bi testuen artean zalantzak izatekotan gaztelaniazkoa benetakotzat joko baita.

Hala ere, OEPMren egoitzan zuzenean aurkezten direnak gaztelaniaz egon beharko dira.