Zure produktuak, zerbitzuak edo biak beste enpresa batengandik bereizi nahi badituzu, baliteke marka edo izen komertzial bat behar izatea. Ezagutu zer diren, zer den erregistratzeko prozedura eta zer dakarren.
Información sobre los plazos de presentación de solicitudes de transformación de marcas de la Unión Europea en marca nacional española. Más información
Arazo tekniko bat konpontzen duen edo abantaila praktiko bat duen gailu, produktu edo prozedura berri bat baduzu, hura babesteko hainbat modu daude Espainian eta beste herrialde batzuetan. Ikusi nola egin.
Zure berrikuntza zure produktuaren estetikan, apainduran edo itxuran datza? Babestu diseinu industrial baten bidez. Jakin ezazu zer eskubide ematen dituen erregistroak eta nola egin izapideak.
Mundu osoan argitaratutako patenteak informazio zientifiko, tekniko eta komertzialaren iturri baliotsua dira.
reembolso del 75% del coste de Búsquedas e Informes Tecnológicos de Patentes. Más información*
Ekintzailea edo enpresa bazara eta zure negozioaren errentagarritasuna sustatu eta hobetu nahi baduzu, zure erakundeko aktibo ukiezinak behar bezala babestuz, gune honetan aurkituko duzu behar duzuna.
Jabetza industrialeko eskubideak eta horiei dagozkien eskaerak ekonomikoki baloragarriak diren ondasunak dira, enpresaren ondarea osatzen dute eta, beraz, besteak beste, transmititu, baimendu eta hipotekatu daitezke, finantzaketa osagarria lortzeko edo beste edozein transakzio ekonomiko egiteko. I+G+b ezagutzei eta emaitzei etekin komertziala ateratzeko ekintzen multzoari teknologiaren transferentzia esaten zaio.
Eskualdaketa kontratu baten bidez, jabetza industrialeko eskubide baten titularrak beste bati eskubide horren jabetza emango dio, ordainaren truke.
Lizentzia-kontratu baten bidez, eskubidearen titularrak jabetza atxikiko du, baina hirugarren bati erabiltzeko edo kontratuan ezarritako moduan ustiatzeko baimena emango dio.
Beraz, honako hauek izan ditzakegu:
Merkatu teknologiko batzuetara sar zaitezke, bai Espainiakoak bai nazioartekoak, eta, horien bidez, zure teknologia eskaini.
Informazio gehiago: