Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Sector metal mecánico

 

Laguntza bat zer den eta zein laguntza-mota eska daitezkeen.

 

Jakina denez, patenteak asmakuntzaren xedearen gaineko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari, 20 urtez. Esklusibotasun-eskubide honek benetako monopolioa dakar, askotan garrantzi ekonomiko handia duena. Monopolio honen balio ekonomikoa da, hain zuzen, patentearen titularrari produktu berria edo prozedura berria garatzen egin duen inbertsioa amortizatzeko aukera ematen diona.

 

Baina patente bat lortzeko oso handiak izan daitezkeen gastuei aurre egin behar zaie, bereziki, herrialde ugaritan babesa lortu nahi bada.

 

Patentea eskatzen den lehenengo urteetan bereziki garestia izaten den karga finantzario hau arintzeko xedez, herri-administrazio desberdinek ematen dituzten laguntza eta diru-laguntzetakoren bat lor daiteke. Laguntza hauetako gehienak sektore ekonomiko jakin bat sustatzeko programa zabalagoen edo eskualde jakin batean errotutako enpresak nazioartekotzeko laguntzen parte izaten dira.

 

Web-orri honetan txertatutako informazioa orientagarria eta ez loteslea da. Hori eguneratu eta berrikustea kasuan kasuko erakunde eta entitateei dagokie. OEPMk datuak berrikusi eta aldatuko ditu aldaketaren baten berri ematen zaionean, beraz, ezin izango da edukiaren egiazkotasuna bermatu.

 

  • Patenteen eta erabilgarritasun-ereduen eskaerak sustatzeko OEPMren laguntzak
    Ir a Patenteen eta erabilgarritasun-ereduen eskaerak sustatzeko OEPMren laguntzak
  • Autonomia-erkidegoek emandako laguntzak
    Ir a Autonomia-erkidegoek emandako laguntzak
  • Estatuko laguntzak
    Ir a Estatuko laguntzak
  • ETE Funtsa (EBko Funtsa)
    Ir a ETE Funtsa (EBko Funtsa)