Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Jabetza industrialeko ohiko galderak

Bai. Jabetza industrialeko eskubideak transmititu daitezke, bermean eman edo benetako eskubideen helburu izan, enpresaren osotasunaren edo zati baten transmisioa kontuan hartu gabe. Hirugarren onestedunen aurrean eragina izan dezaten, egintza horiek OEPMn izena emana izan beharko dute.

Kargak ezartzen dituen egintza nagusien artean, ondorengoak daude:

- Lizentziak: eskubidearen titularrak beste pertsona batzuei bere erabilera edo ustiapena baimentzen die, baina bere "jabea" izaten jarraitzen du

- Lagapenak: eskubidearen titularrak jabetza hirugarrenei lagatzen die

- Hipoteka higigarriak: eskubidearen titularrak eskubidea ordainketa baten berme gisa ematen du

- Usufruktua: titularrak eskubidearen gozamena hirugarren bati ematen dio. Gozamen hori ustiapena edo erabilera edota hirugarrenei emandako lizentzien ordainketan lortutako errentak izan daitezke.

Bai. Autonomia-erkidegoetako bulegoetan aurkezten direnak gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan idatz daitezke, baina gaztelaniazkoaren itzulpenarekin batera aurkeztu beharko da, bi testuen artean zalantzak izatekotan gaztelaniazkoa benetakotzat joko baita.

Hala ere, OEPMren egoitzan zuzenean aurkezten direnak gaztelaniaz egon beharko dira.

Helbidea aldatzeko 4005-bis inprimakia bete eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegora bidali beharko da, helbide honetara: Pº de la Castellana, 75. 28071 Madrid.

EZINBESTEKOA da modalitatea (marka, merkataritza-izena, patentea, disenua...) eta espediente-zenbakia adieraztea.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ez du datu pertsonalik sartzen INTERNETen.Marken 17/2001 Legearen 18.3. eta 30.3. artikuluen arabera BOPIn legez eskatutako datuak jasotzen dituen eskaera argitaratzen du, eta marken erregistroko espedienteen egoeraren basean dauden datuei buruzko informazioa ematen du.BOPI eta marken erregistroa doan kontsulta daitezke www.oepm.es web-orrian baina hirugarrenei ez zaie daturik ematen.

Bilatzaile baten bidez zure datuak aurkitu badituzu, haren arduradunarekin harremanetan jartzea iradokitzen dizut.

Gure datu-basean zue helbideari buruzko datuak desagertzeari dagokionez, gerta liteke helbide-aldaketaren bat jakinarazten badiguzu eta jakinarazpenetarako posta-helbide bat ematen badiguzu.

Baina zure datuak agertu ziren BOPIren argitalpena mugiezina eta aldaezina da. Dagoeneko argitaratutako BOE bat aldatzearen antzekoa izango litzateke.