Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Jabetza industrialeko ohiko galderak

Ez. Eskaera guztiak, argitaratzen diren arte, sekretupean izapidetzen dira.

Babeserako eskubidea eskaera lehenengo aurkeztu duenari dagokio, beti ere eskaera hori ondoren ematen bazaio.

Hori dela eta, jabetza industrialeko eskubideren bat eskatzen denean, aurkezteko data ematen zaio, eta ordua eta minutuak adierazten dira.

Gerta daiteke hirugarrenek Industria-Jabetza baten eskubidea ematearen “aurka egitea”, Patente, Marka edo Diseinu batean.

Horretarako, dagokion idazkia aurkeztuko du OEPMren aurrean, eta aurka egindako eskaeraren titularrari bidaliko diote. Horri erantzuteko aukera izango du.

Hirugarrenek aurkeztutako aurka-egiteak edo eskaeraren titularrak erantzundako alegazioak ikusita, ebazpen arrazoitua emango du OEPMk.

Dagokion prozeduraren etenaren jakinarazpenari erantzuteko aurreikusitako epeak igarotakoan eskatzaileak erantzun badu edo ez badu erantzun, OEPMk ebazpen arrazoitu baten bidez ebatziko du, eta eskaera osorik edo partzialki ukatu ahalko da, akatsaren arabera.